"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zuzendari, ekoizle eta gidoigile italiarra, Londresen bizi da. 1957an jaio zen, Erroman. 1983an hasi zen zinemagintzan, Roland Joffe-ren The Killing Fields filmean merezidun gisa lan egin zuenean. 1993an Redwave Films sortu, eta ekoizle independente bihurtu zen. Ekoizle gisa, arrakasta handia lortu zuen The Full Monty (1997) filmarekin: Oscar sari baterako izendatu zuten, Europako Zinema Sariaren irabazi zuen eta BAFTAk 1997ko film onentzat aukeratu zuen. Machan izan zen hark zuzendutako lehen filma, eta berak ekoiztu zuen halaber; hari esker, FEDIC eta Label Europa Cinemas sariak irabazi zituen Veneziako zinema-jaialdian, 2008an. Bere bigarren film luzeak, Still Life-k, zuzendari onenaren Orizzonti Saria irabazi zuen 2013ko Veneziako zinema-jaialdian, bai eta epaimahaiaren eta publikoaren sari ugari beste zinema-jaialdi batzuetan ere.