Lara Izagirre
Mundu mailako estreinaldia - Euskal Zinemaren GalaJune jaioterrira itzuliko da ustekabean, denbora batez atzerrian bizi ostean. Etxerako buelta mingarria izango da: familia eta lehenengo maitea, Diego, aldatu egin dira. June ere aldatu da, eta zail egingo zaio hautsitako lotura horiek osatzea. Baina, udazkeneko hego haizea bezalaxe, Junek iraultza ekarriko du.
Jorge Fernández Mayoral, Pablo Tosco, Pablo Iraburu Allegue
Zer gordetzen du errefuxiatu baten telefonoak barruan? Haren oroitzapenak, memoria, nortasuna eta ihesean atzean utzitako munduarekin harremana. Zataari-ko errefuxiatu-eremu batean, mugikorrak konpontzeko denda bateko egunerokotasuna kontatuko digu film honek.
Josu Martínez
Mundu mailako estreinaldiaHazparne, 1956. Ikusmin handia dago: bertako zinema-aretoan Euskal Herriari buruzko dokumental bat estreinatuko dute, euskaraz. Hurrengo hilabeteetan, Iparraldeko beste udalerri batzuetan proiektatuko dute, baita Parisen, San Frantziskon eta Dakarren ere. Laster galduko da haren arrastoa, ordea, eta guztiei ahaztuko zaie dokumentala. Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da.
Gorka Bilbao Ramos
Mundu mailako estreinaldiaJai Alaiaren historia sinestezina kontatuko digu dokumentalak, mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alaiaren historia beraren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoitan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean...
Carlos Rodríguez
Donostiako Jazzaldiak bere berrogeita hamar urteko historia laburbildu du dokumental honetan, jaialdi horretan protagonista izandakoen lekukotasunen eta betirako oroimenean iraungo duten kontzertu paregabeen irudien bitartez.
Sam Orti Marti
Animazioko zinema-zuzendari Sam-en lehen film luzea. La Trinik, mundu osoan ezaguna den flamenko-dantzari batek, bertan behera utziko ditu tablaoak, senarra hil zitzaionetik depresioak jota baitago. Deabru maltzur batek hartuko du haren zortzi urteko semea, Damian, eta gaiztakeria krudel eta odoltsuak egitera behartuko du.
Olivier Masset-Depasse
Film honek elkarren etsai diren bi gizon eszenaratuko ditu; desadostasunak gorabehera, elkar ezagutzen eta errespetatzen ikasiko dute: Domingo Iturbe "Txomin" da bata, ETAko aparatu militarraren burua; Grègoire Fortin bestea, Mitterranden garaiko Justiziako ministroaren kontseilaria.
Pablo Iraburu Allegue, Migueltxo Molina Ayestarán
Mundu mailako estreinaldiaGero eta hesi gehiagok banatzen du mundua. Alde batean nahiz bestean daude gizakiak. Ez dago zertan eztabaidatu harresiok zentzugabeak edo logikoak, ezinbestekoak edo saihesgarriak diren: alde bateko nahiz besteko pertsonak funtsean berdinak direla erakustea da gakoa.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2014
David González Rudiez
Carlosek sorpresa bat prestatu du bere emaztearentzat. Liskarra izan zuten egun batzuk lehenago, eta barkamena eskatu nahi dio.
Zinemira Kimuak
Tucker Dávila Wood
Duelu bat basoan, egun arrunt batean.
Zinemira Kimuak
Mikel Gurrea
Londres. Higiezinen agente gazte batek salmenta garrantzitsu bat eta hamar urteko semearen zaintza uztartu beharko ditu. Malcolm eta Aron elkar ulertu ezinik dabiltza, eta hiriko azeri bat atzetik darabilte gau euritsu batean.
Zinemira Kimuak
Aitor Oñederra
Don Mariano jatetxe ospetsu batera joango da, hegazkinez bidaiatuta; jatetxeko espezialitatea kalitateko haragi gorri naturalak dira, gantz eta kolesterol gutxikoak.
Zinemira Kimuak
George Todria
Herrixka abandonatu batean, adin ertaineko gizon eta emakume bat bizi dira soilik. Egun batean, zenbait etxe hutsetan argiak agertzen hasiko dira. Bakoitzak modu desberdinean erantzungo dio gertakariari. Haien bizitzak ez dira berriz berdinak izango.
Zinemira Kimuak
Iñigo Salaberria
Islandian, ilunpetan ematen dute urtearen parte handi bat. Gauak zera du ona: dekoratua borratzen duen atze-oihal moduko bat da, eta funtsezkoena uzten dizu aurrean, zeuk marraztu beharreko orri bat balitz bezala.
Zinemira Kimuak
Lander Camarero
Mark Figueroa aktibista eta blogger ezagunak, emakume baten traizioak minduta, mendekua hartzea erabakiko du: bikotekideren batek engainatutako emakume oro gonbidatuko du berarekin harremanak izatera.
Zinemira Kimuak