"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Paris, 1940. Armada handiak ari dira zibilizazioaren bihotza zapaltzen, eta kanoien sua biktimak eragiten ari da. Jacques Jaujard eta Franziskus Wolff Metternich kondea orpoz orpo ari dira elkarrekin lanean, Louvre museoko altxorrak babesteko eta gordetzeko. Alexander Sokurov-ek haien historia kontatuko digu. Artearen eta boterearen arteko harremana aztertuko du; galdetuko digu ea zer dioskun arteak geure buruaz, munduan inoiz izan den gatazkarik suntsitzaileenaren erdian. Veneziako zinema-jaialdian aurkeztua.