"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Laurie Anderson konposatzaile eta artistak maitasuna, heriotza eta lengoaia aztertuko ditu saiakera-film honetan. Zuzendariaren ahotsa etengabeko presentzia da; bere amaren edota Lolabelle txakurraren kontakizunak, haurtzaroko fantasiak eta teoria politiko-filosofikoak abesti batean zabalduko dira, fluxu etengabe baten tankeran. Filmak Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean parte hartuko du.