"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eric Khoo zinemagilearen azken lana istorio-mosaiko bat da; hotel bateko gela batean hainbat hamarkadatan gertatutako kontakizunak, alegia. Sexua da kontakizun guztien ardatza. Gela, Singapura hoteleko 27.a. Hasiera batean, 1940ko hamarkadan, luxuzko establezimendua bazen ere, distira eta errespetagarritasuna galdu ditu hamarkadek aurrera egin ahala. Denbora horretan, 27. gelak, bertako ohean larrua jo zuten eta bertako ateak igaro zituzten pertsonen bitartez, gizakiaren fazeta guztiak ikusi ditu: poza, maitasuna, errukia, krudeltasuna, galdukeria eta erredentzioa.