"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Uda beroa Lisboan. David, 14 urteko mutil bat, aitona noiz hilko zain dago, baina ez du hura ikustera joan nahiko, galera izugarri horren beldur baita. Aitonak sortutako hutsunearen ondorioz, etxeko gizon bilakatuko da. Ez dago prest lan hori bere gain hartzeko, baina zenbat eta gehiago saihestu helduaroa, orduan eta helduago ikusiko du bere burua. Veneziako zinema-jaialdiko Kritikaren Asterako hautatua.