"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hamabost atal desberdin, bata bestearekin lotuak eta munduko hainbat tokitan grabatuak, Errusian, New Yorken zein Istanbulen. Guztiak batuta, hiri baten sinfoniaren, egunerokoaren eta zinema-saiakeraren arteko lerro sotilari jarraituko diogu. Berlineko zinema-jaialdiaren Forum sailean aurkeztutako lan hauxe da, akaso, Jem Cohen egilearen dokumentalik pertsonalenetako bat. Filmak kaleetan hartzen dio neurri bizitzari, argiari eta denborari, eta nabarmentzen du zer-nolako zaintza eta garapen neurrigabea daukaten hiriek. Baina erakutsiko digu, halaber, zer-nolako erresistentzia eta mamuak ageri diren hiriotan, musikaren, animalien eta eguneroko magiaren bidez.