"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zuzendari txinatar gazte baten erretratua, gure garaiko zinemagilerik garrantzitsuenetako bat bilakatua. Walter Salles-ek zuzendutako dokumental honek memoriaren gaia jorratzen du zineman (indibiduala eta kolektiboa). Jia Zhang-ke jaioterrira itzuliko da, Txina iparraldeko Shanxi probintziara, bere filmak kokatzen dituen inguruetara. Berlineko Jaialdiko Panorama Dokumente sailean aurkeztua izan zen.