72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Haurrentzako zinema
Haurrentzako zinema
Harald Siepermann, Boris Aljinovic
Alemania 
87 min.
Baldartasuna dela, zorte txarra dela, kontua da Bobo Zazpigarren Ipotxa eta bere sei lagunak ederki moldatu direla Fantabularrasako gazteluan sekulako krisia eragiteko. 18 urte betetzekotan zegoela, hamabietako kanpaiak jo baino lehentxeago, Rose printzesak hatza ziztatu du, eta horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erorarazi. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak berea egin du. Ipotx txikia eta bere lagunak, beraz, printzesa salbatu eta bere okerra zuzentzeko irrikan daude. Nola esnaraziko ote dituzte printzesa eta gorteko guztiak? Benetako maitasun musu batekin, jakina! Ipotxek bazekiten Rose Jack sukaldariarekin maiteminduta zegoela. Jack da, beraz, Rose esnaraz dezakeen bakarra. Baina, zoritxarrez, Burner Dellamortaren dragoi ikaragarriak preso dauka gaztea. 7 Ipotxek, bihotz harturik, abentura ederra biziko dute Dellamortaren gazteluraino joan, Jack askatu eta Rose esnarazten lagunduz. Borroka latz hau Fantabularrasako gazteluan hasiko da, baina oraingo honetan ahulek sendoak menderatuko dituzte, ahulezia bakoitzean sendotasuna ere dago eta.
Louis Clichy, Alexandre Astier
Frantzia - Belgika 
82 min.
Kristo aurreko 50. urtean gaude. Galia guztia erromatarrek okupatuta dago. Dena? Ez! Galiar herri txiki bat oraindik libre da, eta erasotzaileak gelditzen dituzte beti. Egoerarekin suminduta, Julio Cesarrek taktikak aldatzeko erabakia hartuko du: bere armadak ezin izan direnez indarrez nagusitu, erromatar zibilizazioa bera saiatuko da galiar barbaroak seduzitzen. Horretarako, galiar herriaren ondotxoan luxuzko erromatar herri bat eraikitzeko aginduko du: “Jainkoen egoitza". Izango al dira gai gure galiar lagunak erromatar erosotasunaren eta luxuaren tentaldiari uko egiteko? Turismorako herri erakargarri soil bat bihurtuko al da galiarren bizilekua? Asterix eta Obelixek Cesar-en plan horiek suntsitu beharko dituzte.
Ben Stassen, Jeremy Degruson
Belgika - Frantzia - Erresuma Batua 
85 min.
Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute.Egoerak okerrera egingo du agure magoa ospitaleratutakoan, bere ilobak aukera ezin hobea ikusiko baitu etxetzarra saldu eta aberasteko. Gure heroi gazteak, magiaren etxeko bizilagunen artean bere tokia irabazi nahirik, bizikideetako batzuekin bat egingo du bere bizileku magikoa babesteko.
Ernesto Padrón
Kuba - Espainia 
73 min.
Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu handi baten erruz.
Takashi Yamazaki, Ryuichi Yagi , Tony Oliver
Japonia 
95 min.
Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da eta gehientsuenetan gauzak alderantziz ateratzen zaizkio. Egun batean Sewashi haur misteriotsuaren bisita hartuko du. XXII. mendetik datorren bere hereniloba dela esaten dio. Bere etorkizuna desastre hutsa dela eta familia guztia suntsiko duela, hainbat belaunaldiz. Sewashiren ustetan, dena dela, oraindik badago hori ekiditeko aukera eta Doraemon bere robota utziko dio Nobitari soluzio hori aurkitzen lagundu diezaion. Hasiera batean, Doraemonek ez du egoera batera argi ikusiko, baina elkarrekin hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak gakoa topatu duela usteko du: maitasuna.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: