"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
63. Donostia Zinemaldiak haurrentzat bereziki hautaturiko film sorta bat eskainiko du, guztiak euskarara bikoiztuak (Zineuskadiren parte-hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren barruan).
Belodromoan, bestalde, Genndy Tartakovsky-ren Hotel Transylvania 2 animazio-filma estreinatuko da. Eta goizero, Belodromoan ere, haurrentzako zinema saioak izango dira, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programari esker. Aurten, Astérix: Le domaine des dieux / Asterix and Obelix: Mansion of the Gods (Astérix: La residencia de los dioses) (Astérix: Jainkoen egoitza) filma izango da ikusgai.
Ez da lehiatzeko saila, eta bereziki haurrei zuzendutako filmen estreinaldiak biltzen ditu.