"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Berlineko Nazioarteko Zinema-Jaialdiarekin elkarlanean sortu eta Basque Culinary Centerrekin batera antolatutako saila da. Sail honen helburua zinema, gastronomia eta elikadurarekin lotura duten hezkuntza, zientzia eta nekazaritza arloetako jarduerak biltzea da. Gastronomiarekin zerikusia duten proposamen zinematografikoen aukeraketa bat eskainiko da sail honetan, afari tematikoak osagarri direla.
“Culinary Zinemak”, aurten lehenengo aldiz Nespresso etxea izango du babesle eta gainera, lankidetzan jarraitzen du Tokyo Gohan Film Festival jaialdiarekin; Tokioko Shibuya eta Aoyama eremuetan ospatzen dena. Zinema-jaialdi horren helburua, era berean, zinema eta gastronomia fusionatzea da. Tokyo Gohan Film Festivalek aukeratutako epaimahai batek 10.000 €-ko sari bat esleituko dio “Culinary Zinema” sailean programatutako filmetako bati, eta filmaren nazioarteko banatzaileari edo, halakorik ez baldin badu, ekoizleari emango zaio.
Berriak: