72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Beste hainbat jarduera

Zinemaldiaren 63. Edizioaren jardunean egingo diren beste ekintzak

Stars

TOPIC

Gas Natural Fenosa - Zinergia

Gas Natural Fenosak bigarren urtez sustatuko du Zinergia; hots, energia-konpainia horrek, sektorearekiko konpromisoa erakutsiz, zinemaren industria babesteko daraman jardueran aurrera doan proiektu bat. Hain zuzen, eraginkortasun energetikoa publiko zabalari hurbiltzeko ekimen bat da, energia aurreztearen garrantziaren gaineko kontzientzia sortzeko film laburrak ekoitziz. Zinergiaren bigarren edizioan, umorezko hiru film labur ekoitziko dira, El Terraten laguntzarekin; Isabel Coixet, Santiago Segura eta Paco León zuzendariek zuzendu dituzte, Espainiako aktore ospetsuekin. Paco Leónen film laburrak Carmen Maura eta Secun de la Rosa ditu protagonista; Santiago Segurarenak, Anabel Alonso, Enrique Villén eta Joaquín Reyes; Isabel Coixetenak, Silvia Abril, Julián López, Kira Miró, Rodrigo Guirao eta Andreu Buenafente umorista. Horrez gain, gazteen talentua sustatzeko asmoz, enpresak gidoi-lehiaketa bat abiarazi zuen zinema eta ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen artean, proiektu horren barruan laugarren film labur bat ekoizteko. Josep Pujol Bonet izan da Zinergia Talentua lehiaketako irabazlea; horrenbestez, Beta izeneko film laburra aurkeztuko du gure herrialdeko zinema-jaialdi nagusietako batean. Vaca Paloma "Ama-semeen arteko harremanak, batzuetan, zailak izaten dira; are zailagoak, semeak naturaz gaindiko ahalmenak dituen esne-behi zinemazale bat duenean. Amak, beraz, onartu beharko du maitasunetik sortutako energia-iturri esklusiboa izateari utzi beharko diola bizitzaren une batean; semeak, berriz, behia asko maiterik, oztopotzat joko ditu amaren aholku etengabeak". Paco Leónen Vaca Paloma film laburra irailaren 18an aurkeztuko dute, Donostia Zinemaldian, non Gas Natural Fenosa babesle nagusia den. Umorezko film labur horrek, Carmen Maura eta Secun de la Rosa dituela protagonista, erakutsiko digu zein garrantzitsua den energia aurreztea. Doan ikusi daiteke, Zinergia aretoan –Alderdi Ederreko lorategietan–, irailaren 18tik 26ra bitartean. Halaber, espazio horretako jardueretan parte hartzen dutenek "zinezko" sariak lortu ahalko dituzte zinema-jaialdian zehar.
Zinergia aretoa, Alderdi Ederreko lorategiak Irailaren 18tik 26ra Sarrera doan

Movistar + Roadshow

Movistar+ek zinemarik onena eta telesailik berrienak ekarriko ditu Donostiako kaleetara Donostia Zinemaldian. Beraz, irailaren 18tik 25era, udako zinemaren estilo garbienean, aire zabaleko jarduera honetaz gozatzeko gonbita luzatzen diegu ikusleei. Hainbat saio egingo dira egunean: goizean, zinema; arratsaldean, telesailak; gauean, zinema berriz ere. Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte (100 pertsona). Besteak beste, film hauek hautatu dira: Tadeo Jones, Perdiendo el norte, Extinction eta La familia Belie; telesailei dagokienez: Juego de Tronos, Fargo, Better Call Saul, Borgen eta Transparent, besteren artean.
Katalunia plaza (San Frantzisko kaleko 12. zenbakiaren parean) Irailaren 18tik 25era Doako sarrera
PROGRAMA
Ostirala 18 18:00 FARGO / OUTLANDER / GOTHAM 21:30 PERDIENDO EL NORTE Larunbata 19 12:00 LAS AVENTURAS DE TADEO JONES 18:00 EL PEQUEÑO QUINQUIN / THE MISSING 21:30 GRAND PIANO Igandea 20 12:00 FUTBOLÍN 18:00 MAD MEN / TRANSPARENT / BETTER CALL SAUL 21:30 JUEGO DE TRONOS (con la presencia del Trono de Hierro) Astelehena 21 18:00 BORGEN / HOUSE OF CARDS 21:30 KAMIKAZE Asteartea 22 18:00 LOS SOPRANO / BREAKING BAD 21:30 UNA NOCHE EN EL VIEJO MÉXICO Asteazkena 23 18:00 JANE THE VIRGIN / SILICON VALLEY / ORANGE IS THE NEW BLACK 21:30 REQUISITOS PARA SER UNA PERSONA NORMAL Osteguna 24 18:00 PENNY DREADFUL / LES REVENANTS 21:30 EXTINCTION Ostirala 25 18:00 RAY DONOVAN / MASTERS OF SEX 21:30 PERDIENDO EL NORTE

Zinema musika

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazioak kontzertu-proiekzio bat antolatu dute elkarrekin, Donostia Zinemaldiaren baitan; emanaldian, beren lan-ibilbidean zinemarako musika idatzi duten hainbat egileren soinu-banden aukera bat interpretatuko da. Berritasun gisa, agertokiz aldatu, eta belodromora eraman da zinema-musikako kontzertuen laugarren edizio hau; horrez gain, ikus-entzunezko piezak proiektatuko dira, ikusleen gozamenerako, musika eta zinemaren arteko batasun perfektu bihurtuz jardunaldia.
Antonio Elorza Belodromoa Irailak 19, larunbata, 12:00etan Sarrera doan Sarrerak hartzeko: 10:00etatik 20:00etara, irailaren 12tik aurrera, Zinemaldiaren Kursaaleko informazio-gunean (Zurriola etorbidea, 1) nahiz Okendokoan (Okendo plaza, 1); Donostiako Turismo Bulegoan (Boulevard zumardia, 8)
PROGRAMA
Alfonso Vilallonga (ukelelea, akordeoia eta pianoa) Blancanieves (Pablo Berger) Fernando Velázquez Zipi y Zape y el club de la canica (Oskar Santos) Joan Valent Las Brujas de Zugarramurdi (Zugarramurdiko sorginak, Álex de la Iglesia) Pascal Gaigne Loreak (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga) - Lasa eta Zabala (Pablo Malo) Alberto Iglesias, Suite 35mm-ko lanak: Todo sobre mi madre (Pedro Almodóvar) - Hable con ella (Pedro Almodóvar) - La mala educación (Pedro Almodóvar) - La piel que habito (Pedro Almodóvar) Roman Gottwald, zuzendaria Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Jaeger Le Coultre - Fundación Aladina

Irailaren 18an (ostirala), Suitzako Jaeger-LeCoultre erloju-manufakturako enpresak zinemagile nabarmenek filmatutako lau bideo aurkeztuko ditu; bideootan, zuzendariek lau aktore eta Aladina Fundazioko paziente diren lau ume zuzendu dituzte. Maribel Verdú, Julián López, Antonio Velázquez eta Dafne Fernández dira "Instantes de Luz, para que los niños con cáncer nunca pierdan la sonrisa" ekimeneko protagonistak. Gracia Querejetak Maribel Verdúrekin eta hamalau urteko Amin Salamirekin filmatu du bere film laburra. Antonio Hernándezek, berriz, Antonio Velázquezekin eta sei urteko Carlota de Miguelekin. Nacho G. Velillak Julián López aktorea eta hamahiru urteko Guillermo Ballaguer izan ditu lagun. Azkenik, Álvaro Longoriak Dafne Fernández eta hamaika urteko Esteban Granda umea ditu protagonista bere bideoan. Lanon aurkezpena eta filmaketan ateratako argazkien erakusketa irailaren 18an egingo dira, Jaeger-LeCoultrek Donostiako Maria Cristina Hotelean duen VIP aretoan, lanak izenpetu dituzten zuzendariek aktore eta haur protagonistak dituztela lagun, emango duten prentsaurrekoan. Horrez gain, eta laugarren aldiz jarraian, Jaeger-LeCoultrek Donostiako Zinemaldiaren inaugurazio-festa babestuko du berriz. San Telmo Museo ezagunean egingo da.
Maria Cristina Hotelean, Jaeger-LeCoutreren VIP egongelan Irailak 18, osteguna, 15:30ean.

Pasolini - Roma

PASOLINI ROMA erakusketa Pier Paolo Pasolini (1922-1975) idazle eta zinemagile italiarrari hurbiltzen zaio, Erromarekin zuen harremanaren bitartez. Hurbiltzeak, hemen, esan nahi du Pasolini itxuratu eta definitu zuten eremu guztietan sartzea: poesia, politika, gizarte mailako konpromisoa, sexua, maitasuna, adiskidetasuna, zinema. PASOLINI ROMA proiektua CCCBk, Parisko Cinémathèque Française-k, Erromako Azienda Palaexpo - Palazzo delle Esposizioni-k eta Berlingo Martin Gropius Bau-k ekoitzia da. Europar Batasuneko Kultura programaren babesa jaso du. Jordi Balló, Alain Bergala eta Gianni Borgna izan dira komisarioak. Erakusketa sei eremu kronologikotan egituratzen da: Pier Paolo Pasoliniren bizitza- eta sormen-aldi bati dagokio bakoitza, hasi 1950eko urtarrilaren 28tik, Erromara iritsi zenetik, 1975eko azaroaren 2ra arte, Ostiatik gertu haren hilotza aurkitu zuten arte.
SAN TELMO MUSEOA Zuloaga Plaza, 1. 20003 Donostia Tlf.: 943-481580 www.santelmomuseoa.com | santelmo@donostia.eus @santelmomuseo | #pasoliniroma 2015eko ekainaren 20tik urriaren 4ra ORDUTEGIA Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00 | Astelehenetan itxita, jaiegunetan zabalik. ASTEARTEETAN DOHAINIK
PROGRAMA
Pier Paolo Pasoliniren filmen emanaldia (Sarrera doan) LARUNBATA, 19 16:00 ACCATTONE 18:30 MAMMA ROMA IGANDEA, 20 16:00 IL VANGELO SECONDO MATTEO (San Mateoren araberako ebanjelioa) 18:00 UCCELLACCI E UCCELLINI ASTEARTEA, 22 16:00 EDIPO RE 18:00 TEOREMA ASTEAZKENA, 23 16:00 MEDEA 18:15 PORCILE OSTEGUNA, 24 16:00 IL DECAMERON (Dekameronea) 18:30 I RACCONTI DI CANTERBURY OSTIRALA, 25 16:00 IL FIORE DELLE MILLE E UNA NOTTE (Mila eta bat gau) 18:30 SALÒ E LE 120 GIORNATE DI SODOMA LARUNBATA, 26 16:00 MAMMA ROMA 18:00 SALÒ E LE 120 GIORNATE DI SODOMA

Elías, vida mía: Zinemari eskainitako bizitzaren argazkiak

Elías Querejeta ekoizlearen figuran eta obran oinarrituta dago "Elías, vida mía: zinemari eskainitako bizitzaren argazkiak" erakusketa. San Telmo Museoa da antolatzailea eta Pedro Usabiaga argazkilaria da komisarioa. Zuri-beltzeko 80 irudik osatua, Querejetaren filmografiaren, lan-ibilbidearen eta bizitza pribatuaren pasarte garrantzitsuenak errepasatuko ditu erakusketak, eta bertan ikusgai egongo diren argazki gehienak ezezagunak dira. Lau bloketan banatu da ibilbidea, hasi 60ko hamarkadan, eta gaur egunera arte. Lehenengo bi ataletan haren filmak bildu dira, bi alditan sailkatuak: frankismo gogorraren urteak (1963-1977) eta zinema demokrazian (1977-gaur egunera arte). Gainontzeko bi atalek arlo pertsonala dute ardatz: hirugarren zatian, ekoizleak Donostiako Zinemaldian izan zuen presentzia aztertuko da eta, amaitzeko, Elíasen bizitza pribatuaren pasarte batzuk izango ditugu ikusgai (etxekoekin, lagunartean, kirolari-garaian, eta abar).
SAN TELMO MUSEOA Zuloaga Plaza, 1. 20003 Donostia Tlf.: 943-481580 www.santelmomuseoa.com | santelmo@donostia.eus @santelmomuseo 2015eko abuztuaren 26tik azaroaren 8ra ORDUTEGIA Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00 | Astelehenetan itxita, jaiegunetan zabalik. ASTEARTEETAN DOHAINIK

Krzysztof Kieślowski

Krzysztof Kieślowski (1941-1996) zinema-maisu poloniarrari buruzko erakusketa, haren omenez eta oroimenez. Bi zati ditu: "Memoriaren arrastoak", Łódźeko Zinematografia Museoak sortua, Kieślowskiren bizitza pertsonala eta ibilbide artistikoa dokumentatzen duen atzera begirako bat da. Hark, bere burua pesimistatzat jota ere, itxaropena ekarri zien zinemari eta zinemazaleei. Independentziaren eta bakearen bila, etengabeko erronkan aritu zen: bere buruarekin, oztopo zuen sistemarekin eta zinema eta kultura garaikidearekin. Argazkiak, egunkarietako kritikak, kartelak, askotariko argitalpenak eta inoiz ikusitako artxibo-materiala sartu dira diseinuan. Horietan guztietan, publikoarekin elkartuta nahiz filmetan jardunean ageri da Kieślowski: Blizna filmean, Dekalog telesailean eta Trois couleurs trilogiako lanetan, adibidez. Erakusketaren bigarren zatian, berriz, zuri-beltzeko argazkiak erakutsiko dira; Kieślowskik berak atera zituen, Łódźeko Antzerki eta Zinemako Estatuko Goi Eskolako Zuzendaritza Sailean ikasten ibilitako lehen urtean (1965/66). Irudiok hiri horretako erretratu konplexu bat osatzen dute, gizakiaren ikuspuntutik aurkeztua; gerora, gai nagusia izango zen zinemagile horren filmetan. Primerako behatzaile baten sentiberatasunaren eta heldutasunaren lekuko dira.
OKENDO KULTUR ETXEA Nafarroa etorb. 7 Irailaren 3tik urriaren 24ra Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Sarrera doan

Platea: Argazkilariek zinemari begiratzen diote

Erakusketa Acción Cultural Españolak (AC/E) antolatu du. Berrogei argazki bildu ditu: horietan, ikusi daiteke zer-nolako begiradak jarri dituzten Espainiako argazkilari nagusiek zinemaren gainean, bakoitzak bere ikuspuntutik, beren lanbidean pantaila handiko munduari hurbiltzean. Donostia Zinemaldiaren 63. edizioan hasiko da erakusketaren ibiltaritza, 2015eko irailaren 10etik eta urriaren 4ra bitartean. Hain zuzen, Espainiako zinema-jaialdietan erakusteko pentsatu du AC/Ek erakusketa, hartara, zinema-hitzordu horietara bertaratzen den publikoari hurbilketa bat eskaintzeko. Blanca Berlín komisario eta argazkigileak eta Sonia Gontán komisario atxikiak aukeratu dituzte argazki eta begirada ugariak: ugariak izanik ere, bitarteko horren sormenaren bitartez, denek egiten dute bat zinematografiako ikuskizunek gugan guztiongan sortzen duten liluran eta enpatian. Argazkilaritza eta zinemagintza elkarren inspirazio-iturri izan dira mende-erdiz baino gehiagoz; horren erakusgarri da erakusketa hau, non gure herrialdean zein atzerrian entzute handia duten 40 argazkilariren lanak erakutsiko baitira: Amparo Garrido, Ana Muller, Andreu Catalá Roca, Antonio Lafuente, Antonio Tabernero, Beatriz Moreno, Beatriz Romero, Blanca Berlín, Carlos Pérez Siquier, Castro Prieto, Chema Conesa, Chema Madoz, Ciuco Gutiérrez, Colita, Cristina de Middel, Cristina García Rodero, Eduardo Momeñe, Encarna Marín, Francesc Catalá Roca, Gabriela Grech, Gerardo Custance, Hélène Bergaz, Joan Fontcuberta, Jordi Socías, Juan Manuel Díaz Burgos, Laura Torrado, Linarejos Moreno, Ma Casanova, Manel Esclusa, Manuel Vilariño, Martí Llorens, Miguel Ángel Mendo, Mikel Bastida, Nicolás Muller, Ouka Leele, Ramón Masats, Ricard Terré, Rosa Muñoz, Rosell Meseguer eta Sergio Belinchón.
Zurriola etorbidea Irailaren 10etik urriaren 4ra

ZINEMA ESPAINIARRAREN BEGIRADAK

Zuri-beltzeko argazkien aukera bat biltzen duen erakusketa bat: aktoreak, zuzendariak eta Espainiako zinemagintzaren bestelako profesionalak, Chus Arcasek 2010etik TCM telebista-katearentzat egindako lan batean. Ez dira estudio batean egindako argazkiak, hunkipen momentuak harrapatu dituzten erretratuak baizik. Arcasek berak adierazi duenez, “argazki guzti-guztiak TCM programetarako grabatutako elkarrizketa luzeen ondoren eginak daude. Solasaldia amaitzerakoan nik minutu batzuk eskatzen nizkien, denbora gutxi zen, baina errepikaezina, ia gehienetan elkarrizketa horietan sortutako giro intimoagatik".
Gipuzkoako Argazkilari Elkartea (San Joan kalea, 27, 20003 Donostia). Irailaren 16tik urriaren 7ra Astelehenetik ostiralera: 17:00-21:00. Larunbatetan: 17:00-20:00.

Stars

Nadine Rusék, hiperrealismoan espezializatutako artistak, bere familiaren zinema-aretoetan pasa zuen haurtzaroa. Horiek horrela, eta grina handiz, zazpigarren artea aukeratu du Nadine Rusék bere lan berrienen ardatz gisa. Donostia Zinemaldiaren 63. edizioan izango da Rusé, eta hamar bat lan aurkeztuko ditu Astoria 7 hotelean, zinemari eskainitako hotel tematikoan. "Stars" izeneko erakusketa horretan, kultura zinematografikoaren ezinbesteko pertsona famatuen galeria bat aurkeztuko du.
Astoria 7 Hotela Familia Santuaren kalea, 1 Irail osoan zehar.

Vinyland

"Vinyland" binilozko diskoen bildumazaletasunari buruzko filma da, bere alderdi bitalista eta pertsonalizatuenean harturik zaletasun hori. Protagonista benetako bildumazalea da, eta bere burua antzeztuko du. Zati bat dokumentala da, eta musikarekin duen harremana erakutsiko du: kontzertuetara doa, entsegu-lokaletara, tabernetara, disko-dendetara, azoka eta ferietara... Beste zatia, ordea, fikziozkoa da; irrati-elkarrizketa baten bitartez, hark lortutako espezializazio-maila erakutsiko da. Irratsaiora egindako deiek emango digute haren bildumaren inguruan dabilen hiri-kondairaren berri: zenbat single dituen guztira, non duen horiek gordetzeko ezkutaleku sekretua. Dokufikzio musikatu honetan, garrantzi berezia eman zaio soinu-bandari; izan ere, oso urriak dira elkarrizketak. Konposizio bakoitzak irudi- eta audio-muntaketa orijinalean gutxinaka sortutako atmosferak ematen dio benetako esanahia, harik eta beste dimentsio erdi surrealista erdi sikodeliko baterako atea ireki arte. Proiektuan, underground eszenako artista nabarmenek lagundu dute, tokikoek eta nazioartekoek: Ty Segall, J.D. McPherson, Nikki Hill, Hi-Risers, Redd Kross, John Paul Keith, The Nomads, Kurt Baker, Chris Knox, Gallon Drunk, The Maharajas, The Dirtbombs, The See See, The Flight Reaction, Mikal Cronin, Graham Day, The Boy Scouts, Guadalupe Plata, Pelo Mono, The Limboos, The Lookers, Lie Detectors, Last Fair Deal, Dr. Maha’s, Microcosmos, Ex-Novios, Cancer Moon eta Balerdi Balerdi.
PROGRAMA
Irailak 18, 22:00etan TABAKALERA-ZABALTZA Mandasko Dukearen pasealekua, 52 LOS FLAMIN GUAYS + LIE DETECTORS Salneurria: 10 euro Irailak 19, 22:00etan DABADABA Mundaiz kalea, 8 PELO MONO (PERICO DE GUADALUPE PLATA) + THE LOOKERS LUXUZKO GONBIDATUA: Juan de Pablos Salneurria: 10 euro Vinyland filmaren emanaldiak Príncipe zinema-aretoetan (kontsultatu programazioa)

TOPIC

Aurten ere, beste urtebetez, TOPIC museoak eta Donostia Zinemaldiak bat egingo dute, Tolosan ere gozatu ahal izan dezaten Zinemaldiko zenbait filmez. Oraingo honetan, atzera begirako klasikoko bi film emango dira. Aurtengoa Merian C. Cooper-i eta Ernest B. Schoedsack-i eskaini zaie, eta hauek dira filmok: King Kong eta The Son of Kong, 1933koak bi-biak. Cooperrek eta Schoedsackek fantasiazko zinemari egindako ekarpena ez da mugatzen, ordea, Ederraren eta Piztiaren mitoa birmoldatu, Gustave Doréren lanetan inspiratutako unibertso plastiko zoro eta antzinakoa sortu, eta stop motion animazio-teknika berritu zuen maisu-lan horretara. Teknika horrek lotura estua du txotxongilolaritzarekin, eta Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroan hainbatetan irakatsi dugu tailerretan, zentroa sortu zenetik. Filmak emateaz gainera, elkarrekin lotuko ditugu Donostiako Zinemaldi prestigioduna eta Tolosako Inauteriak, Cooper eta Schoedsacken filmean oinarritutako King Kong bat jarriz TOPICen. Iñaki Goikoetxea barneen diseinatzaileak egin zuen, Inauteri famatuen edizio baterako. Tolosako King Konga irailaren 18an emango da ofizialki, 19:00etan, eta ekitaldi horren aurretik eta ondoren ikusi ahalko dira bi filmok.
TOPIC Euskal Herria plaza 1 - Tolosa (Gipuzkoa) Irailak 18, 19:00etan. Museoko ordutegia: 11:00-14:00 / 16:00-20:00

Bideoaldia

Larrotxene Kultur Etxea Donostia Kulturaren baitako zentro bat da, zineman eta bideoan espezializatua. Zentroak Bideoaldia baliatu izan du bere zinema- eta bideo-ikastaroetako emaitza oparoak jendarteratzeko. Aurten ere, emaitza horien guztien aukeraketa bat ekarriko dugu: sei produkzio eta koprodukzio bat. Hain zuzen, dokumentalgintzako, gidoigintzako (hastapenak eta aurreratua) eta zinema-zuzendaritzako ikastaroetakoak. Halaber, Larrotxenek DSS2016rekin batera koprodukzioan egindako lan bat. Musikeneko konposizio ikasleek sortu dute gure produkzioetako musika.
Trueba Zinemak Secundino Esnaola kalea 2 Irailaren 24an, osteguna 20:30tan
PROGRAMA
1.- Las Buenas Compañías 2.- Parálisis 3.- La mujer de tus sueños 4.- Mezu bat hozkailuan 5.- Ate irekiak Uliako Mintegian 6.- Brunilda 7.- OK Correo

Euskaraz bizi nahi dut

"Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketako sariak banatzeko gala. Bertan, lehiaketan parte hartutako lanik onenen aukera bat proiektatuko da. Emanaldiarekin batera, sariak banatuko dira galan, eta euskarazko zinemari ekarpenen bat egin dion pertsona edo erakunde bat omenduko da. Zinemaldiaren 63. edizioko emanaldia ordubetekoa izango da. "Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketaren laugarren edizioa izango da aurtengoa; hirugarrena, berriz, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan. Izen bereko dinamikaren barruan sartzen da lehiaketa; helburua da “Euskaraz bizi nahi dut” ideia azaltzea, hizkuntza zinematografikoan. Hortaz, galan emango diren film laburrek ideia hori izango dute ardatz. Euskaraz bizitzeko arrazoiak eskainiko dituzte film horiek, eta euskaraz bizi nahi duten herritarrek sufritzen dituzten egoerak azalduko, bai eta egoerok herritarrengan sortutako sentimenduak (ezinegona, poza…) erakutsiko ere. Galan ikusiko da ea zer esan nahi duen "euskaraz bizitzeak" egile bakoitzarentzat eta zer sentitzen duen horren inguruan; hau da, nola bizi duen ideia hori.
Kutxa Andia aretoan Andia kalea, z/g Irailak 19, larunbata, 19:00etan

Masterclass Work in Progress "Memorias de un hombre en pijama"

"Arrugas" ("Zimurrak") filmaren ostean —2011n 59. Donostia Zinemaldian estreinatua, animazio-film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren Goya sariak ez ezik beste nazioarteko 22 sari ere irabazi zituen eta mundu osoan saldu zen—, “Memorias de un hombre en pijama” 2D animazio-film luzea abian jarri du sortzaile talde berak, berriro ere Paco Roca goraipatuaren lan batean oinarriturik eta nazioartean arrakasta bera lortzeko asmoz. Ideia noiz eta nola sortu zen esplikatuko da, eta egokitzapeneko sekretuak azalduko dira, hala nola gidoiaren idazketa, tonua eta generoa, finantziazioaren bilaketa, preprodukziorako kronograma, garapena eta prestaketa, preprodukzioa, talde tekniko eta artistikoa, story-boardaren sorkuntza, planifikazioa eta gidoi teknikoa, ahotsen grabazioa, animatikaren errealizazioa, kolorearen azterketak, pertsonaien diseinua, hondoen diseinua eta produkzioaren hasiera.
Príncipe zinema-aretoetan San Juan kalea 10 Irailak 23, asteazkena, 13:00etan Sarrera doan

Kritika espainiarraren eta latinoamerikarraren arteko duetoa

ACCEC (Associació Catalana de Crítics i Escriptors Cinematogràfics) elkartearen zereginetako bat zinema-jaialdiekin lankidetza-harremanak izatea da. Orain arte, FIPRESCIk Espainiako zinema-jaialdietan (Gijón, Sevilla, Donostia, Valladolid) eta atzerrikoetan antolatzen dituen nazioarteko epaimahaietan parte hartzeaz gain, programazio-proposamen zehatzekin eta epaimahai espezializatuekin aritu gara elkarlanean Kataluniako nahiz Estatu osoko zinema-jaialdiekin. Denbora kontua zen, bada, Donostia Zinemaldiarekin lankidetza zabalagoa proposatzea. Jakitun gara Zinemaldiaren ezaugarrietako bat Latinoamerikako zinemari jarritako arreta dela, bereziki Horizontes Latinos eta Zinema Eraikitzen sailetan, eta ACCECkoek Espainia eta Latinoamerika arteko truke horretan lagundu nahi dugu, jarduera berri bat antolatuz Zinemaldiaren baitan: Latinoamerikako kritikari buruzko solasaldi bat, aurrez aurre jarririk kritikari espainiar eta latinoamerikar banaren ikuspuntuak. Gure ustez, edonongo kritikarientzat interesgarriak diren kontuak josi daitezke kritikari espainiar baten eta kritikari latinoamerikar baten arteko elkarrizketa eta eztabaidaren inguruan. Kontu horiek guztioriek desberdinak dira herrialdearen arabera, desberdina denez herrialde bakoitzaren egoera soziopolitikoa eta kultura-hedatzeko zentroekin (Estatu Batuak eta Europa) duten harremana ere, eta Espainiako eta Latinoamerikako kritikaren arteko konparazioa argitu dezakete. Beraz, zera proposatzen du ACCECk: Zinemaldian urtero kritikari espainiar baten eta kritikari latinoamerikar baten arteko bilera bat antolatzea. Epe luzera, Espainia eta Latinoamerika arteko harremanei buruzko gogoeta ona litzateke emaitza, bai eta Donostian beste herrialdeetako kritikak jendarteratzeko bitarteko aproposa ere. Lehen bileran, 2015eko Zinemaldikoan, bi hauek hartuko dute parte: Diego Lerer, kritikari argentinarra eta Zuzendari Berriak saileko epaimahaikidea, eta Jaime Pena, CGAI-Galiziako Filmotekako programatzailea eta kritikaria hainbat aldizkaritan.
Keler gunea Ramon Maria Lili kalea, 2 Irailak 23, asteazkena, 17:00etan Sarrera doan

City Street Festival

City Street Festival ekimenaren laugarren edizioa irailaren 18tik 26ra izango da, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan. Bertan proposatutako jarduera-sortak moda ekarriko du hirira, jai-giroan, Donostia nazioarteko diseinuaren erreferentzia-puntu gisa sustatzeko. JARDUEREI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO: www.citystreetfestival.com

Artisautza Azoka

Aurten ere, beste urtebetez, Zinemaldiko artisautza-azoka antolatuko du Lur kolektiboak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin –Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaren bitartez–, eta Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosen eta erakunde osoaren lankidetzarekin. Gipuzkoako eta inguruetako hogeita hamar artisauk beren lana ezagutaraziko dute, ikusgai jarrita eta hainbat tailer emanda. Iaz bezala, aurten ere Zinemaldiak antolatutako atzera begirakoaren arabera apainduko da azoka; horregatik, aurten, parte hartuko duten estandak gaur egungo Japoniako zinemari eta kulturari jarraiki apainduko dira, eta antolatutako erakusketa- eta partaidetza-tailerrak herrialde horretako artisautzari eskainiko zaizkio. Beraz, hamar egunez, tailer hauez gozatzeko aukera izango dute bisitariek: Ikebana (Japoniako lore-artea), Gyotaku (arrainak paper gainean inprimatzea), Zentangle (motibo errepikakorrekin egindako marrazkiak ); eta Japoniako manga-marrazkiei eta koadernaketari buruzko tailerrak. Tailer guztietan, artisauak berak irakatsiko du bere tailerra, eta lanbidea zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko du horrela. Lur Kolektiboak argi eta garbi ditu bere helburuak: artisautza sustatzea, sektorea ikusgarriago egitea, eta artearekin eta kulturarekin lotura bultzatzea, esku-lanaren kalitatea eta benetakotasuna harturik beti oinarri.
Gipuzkoa plaza Irailaren 18tik 27ra Ordutegia: 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era
PROGRAMA
Irailak 20: manga-marrazkien tailerra, Iker Lazpitaren eskutik Irailak 21: Zentangle, Kristina Gartziaren eskutik Irailak 22: Gyotaku, Itziar Unzurrunzagaren eskutik Irailak 23: Papiroflexia, Miluka and me-ren eskutik Irailak 24: Ikebana, María Esnalen eskutik Irailak 25: Japoniako koadernaketa-tailerra, Helena Jimenez de Aberasturiren eskutik
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: