Antonio Elorza belodromoa 63. Donostia Zinemaldiaren hainbat jardueraren eszenatokia izango da berriro. Irailaren 26ko saio berezian amaierako gala emango dute, eta horrekin batera bi film: Zinemaldiari amaiera ematen diona, Rufus Norris-en London Road, eta Perlak saila itxiko duena, Nanni Moretti-ren Mia Madre. Egun horretako saioa osatzeko, Zabaltegi saileko Kimuak katalogoko film labur bat ikusi ahal izango da: Duellum, Tucker Dávila Wood-ena.
Bi filmen estreinaldiak hartuko ditu, bestalde, Belodromoak: El desconocido, Dani de la Torrerena, eta Hotel Transylvania 2, Genndy Tartakovsky-rena.
Belodromoak, gainera, haurrentzako zinema-saioak hartuko ditu goizero, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programari esker. Aurten, Astérix: Le domaine des dieux / Asterix and Obelix: Mansion of the Gods (Astérix: La residencia de los dioses) (Astérix: Jainkoen egoitza) ikusi ahal izango dute haurrek, euskarara eta gaztelerara bikoiztuta.
Estreinaldi garrantzitsuenak hartzen dituen sail arrakastatsua da; hala, 3.000 laguntzetako egokitutako aretoan emanaldi jendetsuak egiten dira proiekzio-sistema modernoenak eta 400 m²-ko pantaila erraldoia baliatuta.
Gainera, Zinemaldiak haurrei zuzendutako emanaldiak ere egiten ditu goizero belodromoan. Ikastetxeekin hitzartutako programa esklusibo baten bitartez, zinemaz gozatzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei, euskaraz eta pantaila erraldoian.
Berriak: