Japoniako zinema independente berria 2000-2015 izango da Donostia Zinemaldiak irailaren 18tik 26ra egingo den 63. ediziorako antolatu duen atzera begirako tematikoa.
Estudio handiek sortutako filmez haratago, zinema independentearen fenomenoa sormen zinematografikoko iturri garrantzitsua izan da Japonian, eta industriatik kanpo ekoitzitako hainbat lan eman ditu. Kategoria horretan biltzen dira, zuzendari gazteen lehen lanak ez ezik, hainbat zinemagile ospetsuren filmak, zuzendariok adierazpen-askatasun handiagoa aurkitzen baitute sarri zinema komertzialaren esparrutik kanpo.
Hala, ziklo honetan, azken 15 urteetako Japoniako ekoizpen independenteak aztertzeko eta, zinemagile aipagarrienetako batzuen lanen bitartez, herrialde horretako zinematografiaren bizitasuna eta energia ezagutzeko aukera izango dugu.
Atzera begirakoan bildutako filmen artean, Japoniako zinema garaikideko zuzendari ospetsuen lanak daude: Nobuhiro Suwa-ren H Story (2001), Shin'ya Tsukamoto-ren A Snake of June (Rokugatsu no hebi, 2002), Kiyoshi Kurosawa-ren Bright Future (Akarui mirai, 2003), Ryuichi Hiroki-ren Vibrator (2003), Masahiro Kobayashi-ren Bashing (2005), Naomi Kawase-ren Birth/Mother (Tarachime, 2006) eta Shion Sono-ren Love Exposure (Ai no mukidashi, 2008).
Gainera, 2000. urtetik aurrera debuta egin zuten talentu berrien lanak ere erakutsiko dira: Kazuyoshi Kumakiri-ren Hole in the Sky (Sora no ana, 2001), Sang-il Lee-ren Border Line (2002), Nobuhiro Yamashita-ren No One’s Ark (Baka no hakobune, 2003), Izumi Takahashi-ren The Soupe, One Morning (Aru asa, soup wa, 2005), Hiromasa Hirosue-ren Fourteen (Ju-yon-sai, 2007), Nami Iguchi-ren Sex Is Not Laughing Matter (Hito no sekkuso o warauna, 2007), Ryûsuke Hamaguchi-ren Passion (2008), Isao Yukisada-ren Parade (Parêdo, 2009), Tetsuya Mariko-ren Yellow Kid (Ierô kiddo, 2009), Nobuteru Uchida-ren Love Addiction (Fuyu no kemono, 2010), Toshifumi Fujiwara-ren No Man’s Zone (Mujin chitai, 2011), Katsuya Tomita-ren Saudade (Saudâji, 2011), Atsushi Funahashi-ren Cold Bloom (Sakura namiki no mankai no shita ni, 2012), Yuki Tanada-ren The Cowards Who Looked To The Sky (Fugainai bokutachi wa sora o mita, 2012), Kôji Fukada-ren Au revoir l’eté (Hotori no sakuko, 2013), Tetsuichirô Tsuta-ren The Tale of Iya (Iya monogatari: Oku no hito, 2013) eta Mipo Oh-ren The Light Shines Only There (Soko nomi nite hikari kagayaku, 2014).
Japoniako zinema independentea 2000-2015 zikloa Donostia Zinemaldiak antolatu du, hauekin lankidetzan: CulturArts-IVAC (Valentzia), San Telmo Museoa, Euskadiko Filmategia, Elkarrizketak Donostia 2016, EU-Japan Fest eta Japan Foundation
Atzera begirakoa osatzeko, Shozo Ichiyama-k koordinatutako liburu bat argitaratuko da.
Berriak:
Gogoratu, Zinemaldiko aurreko edizioetako zikloei eskainitako
liburuak Zinemaldiko Argitalpenen Dendan lor ditzakezula.
Kontzeptu generiko bat ardatz izanik, eta izenburu alegoriko batean laburbilduta, zine-areto komertzialetan (baita espezializatuetan ere) inoiz gutxitan ematen diren pelikulak elkartzen eta eskaintzen ditu Zinemaldiak ikusleak zineaz luze goza dezan. Filosofia honen harian ezagutzera eman ziren "Argazkiko mutilak", "Ahantzitakoak"; "Behin bakarrik bizi daiteke", "100 urte zoragarri", "Abentura europarra", "Ezustekoen bazarra", "Amesgaizto gorria", "Aspaldiko partez", edo "Gosea, umorea eta fantasia" eta "Booma italiar erara" izenburuekin gerraosteko komedia italiarrari bi zatitan eskainitako sailak, "Telebistaren belaunaldia", "Atzo Gertatua", "50eko 50ak", "Bizilagun era adiskide artean", "Incorrect@s", "Errebalde era intsumisoak", "Migranteak", "Sukar izoztua", "Japonia Beltzean", "Kontrauhina: Fantziako zinema berriena", ".doc-Ez fikzioaren bide berriak", "American Way of Death: 1990-2010eko Amerikako Zinema Beltza", "Itzal Digitalak: Azkenb belaunaldiko zinema txinatarra", "Very Funny Things. Amerikar komedia berria", "Eraikitzeko Bidean. Hamar urte latinoamerikako", "Animatopia. Animaziozko Zinemaren Bide Berriak" edo "Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua 50 filmetan" atzera begirakoa.