"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
F. García Lorcaren “Bodas de sangre” antzezlanaz hamaika bertsio egin dira gaurdaino. Batzuk antzerkian eta zineman besteak, Carlos Saurak 1981ean zuzendu zuen izenburu bereko musikala, tartean. Orain berriz, Paula Ortiz zuzendariak (De tu ventana a la mía, 2012), lan bera aukeratu du bere bigarren luzea filmatzeko.
Ortizek, txikitatik Lorcaren lanarekiko lotura berezi bat izan omen duena, zineman baino telebista sailetan azaldu izanagatik ospetsuak diren aktore batzuk bildu ditu, Inma Cuesta eta Alex García, eta Asier Etxeandia antzerkian, zinema eta telebistan ere maiz aritua, ezkontza bortitz baten inguruko melodrama erromantiko tragiko hau filmatzeko.Lorcaren klasikoaren bertsio askea da, oso askea.
Trama nagusia hirukote baten inguruan garatzen da: emaztegaia, senargaia eta Leonardo, neskaren betiko lagun eta senargai ohia. Andregaiak senargaia izango dena maite duen arren, Leonardorengandik oraindik sentitzen duen pasio berezia ezingo du ahaztu, ezta burutik kendu.
Tragedia honen kontakizunak une hunkigarri eta mingarriak ere biziaraziko dizkigu, berriro. Halere, iragarkien tankerako estetika horrek ez dio asko laguntzen berezko tragediaren sinesgarritasunari.
Hau izango da, zoritxarrez, Carlos Álvarez-Novoa nagusiaren azken lana, izan ere Donostian egindako estreinaldiaren bezperan hil egin baitzen. Benito Zambranoren Solas (1999) arrakastatsuan ezagutu genuen, eta film honetan andregaiaren aitarena egiten du.
A.M.