"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kanadatik datorkigun zinta “ezberdin” honekin isten da aurtengo Zuzendari Berrien saila. Jaiotzez austriarra izanik Kanadan kokatu eta bertan lan egiten duen Hans Christian Berger gaztearen lehen film luzea da, bi pertsonaien inguruan garatzen den hitz gutxiko istorioa biltzen duena.
Alyssa Reece ezizeneko gazteak –berez Tanya Pankov du izena– helduentzako film pornoetan lan egiten duen Eve ausarta antzezten du. Ezin esan betebeharra ez duenik txukun burutzen, ez baitzaio batere harrotza Eve porno-aktorearen bizitza. Izan ere, Alyssak Penthouse, Hustler eta Vivid Entertainment etxeetarako lan egin ohi du eta eskarmendu handiko porno-antzezlea da. Bergerren aginduetara ez du askorik eraskutsiko, pornoaz atsegin duena kontatu egiten baitu, ekintzara pasa gabe.
Kamera txiki baten parean jarri eta, beti ere sofa batean eserita, Evek, kameraren atzetik elkarrizketa egiten ari zaionari, beldurrik gabe, lotsarik gabe, ausardiaz eta gero eta tonu lizunagoan, zer den sexuaz gehien atsegin duena adieraziko dio.
Bitartean, bada Everen atzetik izkutuan dabilen mutiko bat. Adam unibertsitari bakartia. Ez dakigu harekin itsu-itsu maitemindua delako izango den, obsesio huts bezala jarraitzen duen, ala. Gauza da, Adamek ez duela etsiko Everekin aurrezaurre jartzea lortu arte.
Horretara dator, hain zuzen, filmaren izenburua. Eve, Adam, eta paradisua. Hau da, “after Eden”, paradisuaren ondorengoa. Filmak, itxuran ez du ulertzeko zailtasun handirik, baina beharbada istorio txiki hori gehiegitxo luzatu izanagatik, edota Adam horri buruz ez gutxi adierazi izanagatik, ez du erraz lortzen ez Everen eta ez Adamen joan-etorrian ikusentzuleok beraien eskutik bidaiatzea. Hotzean jarraituko ditugu, eta luzaro. Errepikakor samarra ere bada, ustez.
Halaz eta guztiz ere, apustu orijinala egin izanagatik besterik ez bada ere, merezi du.
A.M.