"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE fundazioak Zinemaldiaren baitan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen filmetako soinu banden kontzertua aurkeztuko dute aurten ere. Aurreko urteetan Orkestraren Miramongo egoitzan izan ostean, aurten, berritasun modura, kontzertua Belodromoan egingo da. Hitzordua, bihar larunbata eguerdiko 12etan.
Belodromora eramatearen aldeko apustuak dimentsio zabalago bat ematen dio zinema eta musika uztartzen dituen topaketa honi: batetik, edukiera nabarmen handitzen da, 2.500 jarleku izateraino; bestetik, kokapen berri honek eskaintzen dituen aukera teknikoen artean, nabarmentzekoa da 400m2ko pantaila. Gainera, leku-aldaketa honek kontzertua Zinemaldiko gune nagusienetariko baten programazioaren baitan kokatzen du.
Kontzertuaren egitarauak Alfonso de Vilallonga, Fernando Velázquez, Joan Valent, Pascal Gaigne eta Alberto Iglesiasen soinu banden zatien aukeraketa biltzen du; soinu bandak honako filmetarako sortutakoak dira: Blancanieves (Pablo Berger), Zipi eta Zape eta kanikaren kluba (Oskar Santos), Las Brujas de Zugarramurdi (Álex de la Iglesia), honetan Donostiako Orfeoiko hainbat kide ariko delarik; Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), Lasa eta Zabala (Pablo Malo) eta Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre, Hable con ella, La mala educación eta La piel que habito. Horrez gain, kontzertuak irudizko osagai gehigarria izango du: Orkestrak Roman Gottwalden gidaritzapean zuzenean interpretatuko duen musika entzungai izango diren soinu banden oinarri diren filmeen eszenen aukeraketarekin sortutako muntaketaren proiekzioarekin uztartuko baita.
Roman Gottwald, konpositore, interpretatzaile eta zuzendariak soinu banden sortzaile eta zuzendari artistiko bezala ibilbide nabarmena egina du dagoeneko. Esaterako, konpositore eta orkestratzaile jardun zuen Blancanieves filmerako soinu bandaren sorkuntzan. Azkenaldian AEBetan eta Asian barrena aritu da Antonio Canalesen ‘Flamenco’ ikuskizunean biolinista gisa.
Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea Zinemaldiak Elkargunean eta Okendo plazan dituen informazio guneetan.
MÚSICA DE CINE: CONCIERTO & PROYECCIÓN
Sábado 19 de septiembre, 12:00 h.
AUTORES Y PELÍCULAS
Alfonso de Vilallonga:
Blancanieves (Pablo Berger).
Fernando Velázquez:
Zipi y Zape y el club de la canica
(Oskar Santos).
Joan Valent:
Las Brujas de Zugarramurdi
(Álex de la Iglesia) / Con la
participación de miembros del
Orfeón Donostiarra.
Pascal Gaigne:
Loreak (Jon Garaño y Jose Mari
Goenaga) / Lasa eta Zabala
(Pablo Malo).
Alberto Iglesias:
Suite “35mm”, con fragmentos
de Todo sobre mi madre, Hable
con ella, La mala educación y
La piel que habito (Pedro Almodóvar).
Orquesta Sinfónica de Euskadi:
Roman Gottwald, director