"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mercedes Moncada eskarmendu handiko dokumentalgilea da. 2003an La Pasión de María Elena bere lehen dokumentalarekin sari garrantzitsuak jaso zituenez geroztik nazioarteko mailan jaialdi askotan parte hartu izan du, bai eta sari garrantzitsuak jaso ere. Zinemalditik ere igarotakoa da, hain zuzen 2013an Palabras mágicas (para romper un encantamiento) filma aurkeztu zuen, Zabaltegin. Orain berriz, Estatu espainiarreko Demokraziaren inguruko ikerketa lana ekarri du sail berera.
Borbongo Juan Carlos I.ak errege kargua hartu zuenetik gaur egunera arteko garapen sozial eta politikoaz hausnartzen du. Hartarako, Jesús Quintero kazetariak urtetan zehar egindako hamaika elkarrizketen artetik hartutako zatien bilduma zabal batez baliatu da, non Quintero politikariekin, kultur eragileekin, kaleko jendearekin, baztertu eta zapaldueekin egindako solasaldiak aurkituko ditugun.
Dokumentala elkar lotuz joango den hiru zati ezberdinez osatua dago: Quinteroren elkarrizketez gain, oreinak ehizatzeko egun batez bildu diren ehiztari batzuen urratsak jarraitzen ditu, eta Kadizeko ihauteri ospetsuetan koadrila ezberdinek kantatzen dituzten txirigota batzuk erantsi ditu. Txirigotek urteko gertakari politiko eta sozial esanguratsuenen parodiak adierazten dituzte, eta ehizak, “betiko Espainia hori”, Berlangaren Espainia.
ANE MUÑOZ