"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Badakigu ez dela erraza Ipar Koreara bidaiatzea, eta are gutxiago berton film bat egitea. Horregatik, bitxia da A. Longoria, Morena Filmseko ekoizle eta dokumentalgileak bertara bidaiatzeko izan duen luxuzko aukera. Zorionekoa bera, Gobernu komunistarentzat lan egiten duen atzerritar bakarraren ezinbesteko laguntzaz baliatu ahal izan baita herrialde hari buruzko dokumental bat filmatzeko: Alejandro Cao de Benós da bera, jaiotzez kataluiniarra baina bihotzez ipar-korear bilakatua. Eta zeinen harro dabilen Donostiako kaleetan militarrez jantzita, “bere herrialde eredugarria” aldarrikatzen.
Longoriak berak narratzailearena egiten du –gehiegitxo azaltzen da, agian– Kim Jong Un agintari zorrotzaren menpe bizi den 24 milioi biztanleko herrialde honetara egindako bidaian. Dokumentalak Gobernuak bere herrialdeari buruzko ikuspegi baikorra saldu asmoz erabiltzen dituen propaganda trikimailuak erakusten ditu. Gezur asko omen dago, eta alde handia, dagoena eta dagoela esaten digutenaren artean.
Fernando Velázquez musikagile getxotarrak, Juan A. Bayonaren Lo imposible eta El Orfanato-ren musikaren arduraduna, ekoizpenean parte hartu du, bai eta musika sortu ere.
A.M.