"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sundanceko Publikoaren Saria eta Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zituen komedia arin eta oso oso gozagarri honek, irribarrea ezezik, barre algara ozenak eta uneren batean, akaso, malkoren bat isuritzea ere eragiten du.
Greg nerabe antisozialak ez du besterik nahi, Earl lagunarekin filmen parodiak filmatzea, irakasle eroaren bulegoan bazkaltzea eta eskolan ahalik eta arazo gutxien izatea, besterik ez. Amak berriz, gaisotasun larri bat duen Rachel ikaskidearengana hurbiltzera behartuko du, eta ezin ezetz esan.
Atal ezberdinetan banatutako flashback sorta baten bitartez, Gregek azken hilabeteetan bizitako gorabeherak kontatuko dizkigu, une hunkigarrienetan ere umorea adieraziz.
Thomas Mann (Project X, N. Nourizadeh, 2012) gazteak bikain antzezten du Greg bereziaren rola, gainontzeko aktore guztiek bezala. Guztien artean ezin pertsonaia dibertigarriakoak aurkeztuko dizkigute. Ene, hau friki koadrila!
ANE MUÑOZ