"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Chris Fujiwara zinema-kritikaria, kazetaria eta erredaktorea da. Jerry Lewis (University of Illinois Press), The World and Its Double: The Life and Work of Otto Preminger (Faber & Faber) eta Jacques Tourneur: The Cinema of Nightfall (Johns Hopkins University Press) idatzi ditu. Horrez gain, Defining Moments in Movies antologiaren erredaktoreburua da (Little Black Book: Movies ere deitzen zaio; Cassell) eta FIPRESCIren (International Federation of Film Critics) Undercurrent kritika-aldizkariko erredaktorea izan zen.
Fujiwarak argitalpen eta antologia askotan idatzi du zinemari buruz, baita estetika zinematografikoari eta zinemaren historiari buruzko hitzaldiak eman ere, Tokioko Unibertsitatean, Yale Unibertsitatean, Rhode Islandeko Diseinu Eskolan eta beste erakunde akademiko batzuetan.
2012tik Edinburgoko nazioarteko zinema-jaialdiko zuzendari artistikoa da.