"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Malgorzata Szumowska Krakovian jaio zen, 1973an. Gidoilaria, ekoizlea eta zuzendaria da, eta sei film luzez gain, dokumental eta film labur batzuk egin ditu. Sari asko lortu ditu, hala Polonian ‒han lortu ditu sari garrantzitsuenak‒ nola Europan.
2014ko Donostia Zinemaldiko Eastern Promises atzera begirakoan emango den 33 sceny z zycia / 33 Scenes from Life pelikularekin (2008) Locarnoko zinema-jaialdiko Zilarrezko Lehoinabarra jaso du. Horrez gain, Berlinalen Teddy saria eskuratu du, Sail Ofizialean lehiatu zen W Imie / In the Name of filmarekin (2013), baita beste sari asko ere beste zinema-jaialdi batzuetan.
Bere lehenengo eta bigarren pelikulak, Szczesliwy czlowiek / Happy Man (2000) eta Ono / Stranger (2004) Europako Zinema Sarietarako hautagaiak izan ziren, Aurkikuntza Europarra atalean.
Juliette Binoche aktorea protagonista duen Elles (2011) 40tik gora herrialdetara banatu zuten eta In the Name of 15 herrialdetako zinema-aretoetan eman zuten. Pelikula berriena, Body / Cialo, datorren urtean estreinatuko du.