"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Marseillako Provenceko Unibertsitatean Argazkilaritza ikasi ondoren, IDHECen (Zinematografiako Goi Ikasketen Institutua) Zinema ikasi zuen.
Orduan, bi film labur egin zituen: Tous à la manif (1994) eta Jeux de plage (1995, 2009ko Donostia Zinemaldiko "Kontrauhina" atzera begirakoan parte hartu zuen). Geroago, berriz, ARTErentzat telefilm bat egin zuen, Les sanguinaires, 2000 vu par… sortaren barruan.
Ondoren, zazpi film luze zuzendu zituen, guztiak ere gure Zinemaldian erakutsiak, eta horietako batzuk, sarituak:
1999: Ressources humaines (Donostia Zinemaldian Zuzendari Berriak saria jaso zuen)
2001: L'Emploi du temps (Venezian Urteko Lehoia saria jaso zuen, Donostiako Zabaltegi sailean aurkeztu zuten)
2005: Vers le sud (Venezian Ménothy Cesarri interpretazioaren saria eman zioten, Donostiako Zabaltegi-Zinemaldien Gailurrak sailean aurkeztua)
2008: Entre les murs (Canneseko zinema-jaialdian Urrezko Palmorria jaso zuen, Donostiako Zabaltegi-Bitxiak sailean aurkeztua)
2012: 7 días en La Habana, "La fuente" atala (Donostiako Zabaltegi-Bereziak sailean aurkeztua)
2012: Foxfire, confessions d'un gang de filles (Donostia Zinemaldian emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Katie Coseniri eman zioten, eta ex aequo, Macarena Garcíari)
2014: Retour à Ithaque (Venice Days-en, Toronton eta Donostiako Perlak sailean aurkeztua)