"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Juana Acosta Calin jaio zen (Kolonbia), 1976an. Bogotan kokatutako Andeetako Unibertsitatera joan zen, Arte Ederretako karrera egitera. Laster, interpretazioarekiko interesa piztu zitzaion eta Alfonso Ortizekin ikasi zuen, Bogotan. Aldi berean, dantza eta ballet klasikoko eskolak hartu zituen. Handik gutxira, Kolonbiako telebistan eta zineman lan egiten hasi zen. 2000. urtean, Madrilera bidaiatzea erabaki zuen, Juan Carlos Corazzaren interpretazio-eskolan prestakuntza osatzeko asmoz. Madrilen finkatu zen, interpretazio arloko ikasketak bukatzeko, eta pixkanaka, aktore ibilbideari ekin zion.
Espainiako telebistan egin zuen lehen lana Javier ya no vive solo telesailean izan zen. Horrez gain, El comisario, Policías, Génesis, Hospital Central eta Hispania telesailetan parte hartu zuen, besteak beste. Crematorio telesail saridunean egindako lanagatik Aktoreen Batasunak ematen duen emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen.
Bere ibilbide zinematografikoa Espainian, Kolonbian eta Frantzian egiten ari da. Gure herrialdeari dagokionez, Miguel Martí-ren Slam, David Truebaren Bienvenido a casa, Juan Vicente Córdobaren A golpes eta David Serranoren Una hora más en Canarias pelikuletan parte hartu du, besteak beste.
2010ean, Carlos filmatu zuen, Frantzian, Olivier Assayas zuzendariarekin, eta filmari sari asko eman zizkioten. Horien artean nabarmenena: telebistarako pelikula onenaren Urrezko Globoa. Kolonbian, iaz, Carlos Morenoren El cartel de los sapos estreinatu zuen; kritikarien eta ikusleen artean arrakasta handikoa.
Aurten, Espainian, Alberto Arveloren Libertador estreinatuko du, baita Italiako La dama velada koprodukzioa ere; Frantzian, berriz, Philippe Godeauren 11.6 eta Denys Arcanden Deux nuits. Andrés Luque Pérezek eta Samuel Martín Mateosek zuzendutako Tiempo sin aire pelikularen filmaketa bukatu du, baita JacquesToulemonde zuzendari frantziarraren Anna ere ‒Parisen eta Kolonbian filmatutako pelikula‒. Orain, Olivier Massat-Depassek zuzendutako Le Sanctuaire pelikula filmatzen ari da. Film horretan, Yoyesen rola jokatzen du; hau da, ETA taldearen barruan ardura postuak izan zituen lehenengo emakumearena.