"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Reinhold Vorschneider Alemanian jaio zen, 1951n. Zientzia Politikoetako eta Filosofiako ikasketak egin zituen, baita Bibliotekonomiakoak ere. 1983 eta 1988 artean, Alemaniako Zinema eta Telebista Akademian ikasi zuen, Berlinen. 1989tik, argazki-zuzendari gisa lan egiten du, dokumentaletan eta fikziozko film luzeetan, eta 2004tik, argazki-zuzendaritzako eskolak ematen ere aritzen da.
Honako pelikula hauetan lan egin du: Der Philosoph (Rudolf Thome, 1989), Die Sonnengöttin (Rudolf Thome, 1992), Das Geheimnis (Rudolf Thome, 1996), Plätze in Städten (Angela Schanelec, 1998), Paradiso (Rudolf Tome, 2000), Mein langsames Leben (Angela Schanelec, 2001), In den Tag hinein (Maria Speth, 2001), Marseille (Angela Schanelec, 2004), Der arme Verschwender (Michael Kreihsl, 2004), Schläfer (Benjamin Heisenberg, 2005), Madonnen (Maria Speth, 2006), Nachmittag (Angela Schanelec, 2006), Der Räuber (B. Heisenberg, 2010), Orly (Angela Schanelec, 2010),Im Schatten (Thomas Arslan, 2010), Dreileben. Eine Minute Dunkel (Christoph Hochhäusler, 2011), Halbschatten (Nicolas Wackerbarth, 2013), Töchter (Maria Speth, 2014), Über-Ich und Du (Benjamin Heisenberg, 2014), Die Lügen der Sieger (Christoph Hochhäusler, postprodukzio-fasean) eta Wild-en (Nicolette Krebitz, postprodukzio-fasean).