"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bere moldaerraztasunak Europako antzeztaldeko aktore handienetakoen artean kokatzen du Vlad Ivanov. Los Angelesen, Kritikaren Saria irabazi zuen, Cristian Mungiuren 4 Months, 3 Weeks, 2 Days filmeko Bebe doktore abortistaren antzezpen bikainagatik. Bai ondoko etxeko bizilagun adeitsuak bai pertsonaia gaizto beldurgarriak irudikatzeko gaitasunak bihurtzen dute aktore berezi. Zinema arloan lan egiteaz gain, antzerkiko aktore bikaina ere bada Vlad Ivanov. Hala, Errumanian sari nazional asko irabazi ditu, hala antzerkian nola zineman egindako lanagatik.
Berriki, Franco adinekoaren rola jokatu du Bong Joon-Hok zuzendutako Snowpiercer-en, eta Grossmeierrena, Sergei Loznitsaren Into The Fog-en. Halaber, otsailean Berlinen Urrezko Hartza irabazi zuen Child's Pose filmean Dinu Laurentiuren rola jokatu du.
Hauek dira egin dituen beste film aipagarri batzuk: Police, Adjective (Corneliu Porumboiuk zuzendua; filmak Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean pelikula onenaren saria irabazi zuen, 2009an, eta Ivanovek Errumaniako GOPO sarietan antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria jaso zuen); Tales from the Golden Age (Hanno Höferrek zuzendua); The Concert (Radu Mihaileanuk zuzendua; filma Urrezko Globo baterako hautagaia izan zen); The Whistleblower (Larysa Kondracki) eta Principles of Life (Emilian Velicanu; Ivanovek kritika bikainak lortu zituen).
Antzerki arloan antzeztu dituen pertsonaia garrantzitsuenen artean, ondokoak daude: Rikardo Lehoibihotza, The Lion in Winter-en; Kulygin, Three Sisters-en; aingerua, Joan of Arc, File Pages-en; eta Sir Lucius O'Trigger, The Rivals-en.
2005ean, Kultur Merezimenduaren Domina jaso zuen Vlad Ivanovek, Errumaniako presidentearen eskutik.