"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskal zinemari eskainitako saila da eta Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Irizar eta EITBk babestuta eta EPEren eta IBAIAren lankidetzarekin.
Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek Zinemira Saria emango dute euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko.
Donostia Zinemaldiko programazioaren barruan mundu mailan estreinatzen diren eta gutxienez %20 euskal ekoizpena duten film luze guztiak Irizar Saria lortzeko lehiatuko dira. Saria Irizarrek, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaileak, babesten du.
Irizar Saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, eta saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat.
Zinemira sailaren barruan, era berean, Kimuak katalogoko film laburren aukeraketa ere izango da. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko ekimena da, eta helburua urteko film labur nabarmenenak zabaltzea da.
BERRIAK