71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Paula

Eugenio Canevari
Argentina - Espainia
Sinopsia
Zuzendaria
Irudiak

Paula gazteak familia burges baten etxean lan egiten du, seme-alabak zaintzen, eta bizi ere han bizi da. Bere bizitzan ezusteko aldaketa bat gertatuko da, haurdun dagoela eta umearen aitak bere gain hartu nahi ez duela jakitean. Haurdunaldia ezkutatzea erabakiko du Paulak, eta irtenbide gisa, abortatzen saiatuko da, baina bakarrik eta dirurik gabe egonda, ez da batere zeregin erraza izango.  Bien bitartean, etxekoak familiako haur txikietako baten, Nachiren, urtebetetze-festako prestaketekin lanpetuta daude. Badirudi inor ez dela jabetu Paularen haurdunaldiaz. Denborak aurrera egingo du eta Paulak ez du bere helburua lortuko. Festaren egunean, gonbidatuek egonaldiaz gozatuko dute, Paularen arazoaren berri izan gabe. Haurdunaldia oso aurreratuta dago eta familiak ezusteko egoera bati aurre egin beharko dio. Eugenio Canevariren lehenengo pelikula da. 2013an, Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan parte hartu zuen, Gorila baila film laburrarekin.

Zuzendaria
Eugenio Canevari
Gidoia
Eugenio Canevari
Ekoizpena
Mamá Húngara Cine (Argentina)
Alexan Sarikamichian
El Dedo en el Ojo SL (Espainia)
María José García
Argazkia
Matías Castillo
Muntaketa
Didac Palou
Antzezleak
Estefanía Blaiotta, Denise Abbate, Nazareno Gerde, Pablo Boccanera, Amelia Carricart, Justo Carricart
Formatua
Besteak
Iraupena
74 m.
Herrialdea
Argentina - Espainia
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: