"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hollywooden egindako debutean, Michaël R. Roskam (Bullhead) zinemagile belgikarrak Dennis Lehane idazlearen eleberri bat egokitu du, eta Tom Hardy, Noomi Rapace eta James Gandolfini ditu protagonista, zinemarako egindako azken lanean. Krimen antolatuak New Yorkeko auzoetako tabernak dirua zuritzeko «postontzi» gisa nola erabiltzen dituen sakonki behatzen du The Drop filmak. Bob Saginowski, Brooklyngo tabernari bat, tipo batek pitbullkume kolpatu bat entregatu duela ohartuko da, eta txakurra heriotza ziurretik salbatzean, Nadia emakume misteriotsuarekin harremanetan jarriko da. Nadiak iragan iluna ezkutatzen du.