"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Berlineko Nazioarteko Zinema-Jaialdiarekin elkarlanean sortu eta Basque Culinary Centerrekin batera antolatutako saila da. Sail honen helburua zinema, gastronomia eta elikadurarekin lotura duten hezkuntza, zientzia eta nekazaritza arloetako jarduerak biltzea da. Gastronomiarekin zerikusia duten proposamen zinematografikoen aukeraketa bat eskainiko da sail honetan, afari tematikoak osagarri direla.
Horrez gain, aurten lehendabizikoz, Tokyo Gohan Film Festivalarekiko lankidetzari heldu dio "Culinary Zinema" sailak. Oso kontzeptu argi batez hasi zen lehiaketa hura, 2010ean: film bat ikuste hutsetik harago joatea eta otordu batez bost zentzumenen bidez eta zinema eta musika onaren laguntzaz gozatzea, «film ezin gozoagoak» programatuta. Tokyo Gohan Film Festivalek aukeratutako epaimahai batek 10.000 €-ko sari bat esleituko dio "Culinary Zinema" atalean programatutako filmetako bati, eta filma aurkeztu duen banatzaileari edo filmaren ekoizleari emango zaio.
BERRIAK