"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Itsas zabalean, laino artean, uharte misteriotsu bat dago. Diotenez, munstro-familia baten bizilekua da. Hara gerturatzea erabat debekatuta dago. Baina egun batean, giza-ume bat, Kotake, galdu egingo da eta han bizi diren izaki misteriotsuak aurrez aurre topatuko ditu. Beraien arteko adiskidetasuna munstroei eta gizakiei lagun izatea eragozten dien tabua gainditzeko modukoa izango ote da?