Z365" or "Festival all year round" is the new strategic point of the Festival in which converge investigation, accompaniment and development of new talents (Ikusmira Berriak, Nest); training and cinematic knowledge transfer (Elías Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Filmmakers' dialogue); and investigation, disclosure and cinematic thought (Z70 project, Thought and Discussion and Research and publications).
Denzel Washington Mount Vernonen (New York) jaio zen eta interpretazio arloko lehenengo pausoak Kazetaritzako ikasketak egiten ari zela eman zituen, unibertsitateko zenbait antzezlanetan parte hartuz. Aktore profesional izatea erabakita, American Conservatory Theatre konpainian sartu zen, eta luze gabe telebistan lan egiten hasi zen, Wilma telesailean, 1977an. Zinema munduan 1981ean hasi zen, Carbon Copy komediarekin, baina Philip Chandler doktorea haragituz egin zen ezagun, St. Elsewhere telesailean. Rol hori sei urtez interpretatu zuen. Era berean, zineman gero eta presentzia handiagoa izan zuen, Norman Jewisonen A Soldier's Story (1984) filmari esker, baita For Queen and Country (1988) eta Cry Freedom (1987) filmetan egin zuen interpretazioagatik ere. Azken pelikula horretan egindako lanari esker, multzoko aktore onenaren sarirako lehenengo izendapena lortu zuen.
Edward Zwick zuzendariaren Glory (Ospe garaiak, 1989) filmarekin lortu zuen ospea, multzoko aktore onenaren Oscar saria irabazita. Orduan, garai hartako zuzendari garrantzitsuenetako batzuekin lan egiten hasi zen: Mira Nair (Mississippi Masala, 1991), Spike Lee (Mo' Better Blues, 1990; Malcolm X, 1992), Kenneth Branagh (Much Ado About Nothing, 1993), Alan J. Pakula (The Pelican Brief / Pelikano txostena, 1993), Jonathan Demme (Philadelphia, 1993) eta Tony Scottekin (Crimson Tide / Marea gorria, 1995), besteak beste. Hiru hamarkadatik gorako ibilbide sendoan, film askotako protagonista ere izan da Washington, ondorengo zuzendarien gidaritzapean: Ridley Scott (American Gangster, 2007), Robert Zemeckis (Flight, 2012), Norman Jewison (The Hurricane / Hurakana, 1999), Jonathan Demme (The Manchurian Candidate, 2004) eta Spike Lee (He Got Game, 1998; Inside Man / Ezkutuko plana, 2006).
2001ean, Antoine Fuquaren Training Day filman jokatu zuen Alonzo Harris polizia bortitzaren rolari esker, gizonezko aktore onenaren saria jaso zuen Washingtonek. Bigarren estatuatxo horrez gain, gizonezko aktore onenaren sarirako hiru izendapen lortu ditu, Malcolm X, The Hurricane eta Flight filmeengatik. Bi Urrezko Globo irabazi ditu (multzoko aktore onenarena, Glory filmagatik, eta gizonezko aktore onenarena, The Hurricane filmagatik) eta sari horretarako beste bost izendapen lortu. Berlingo zinema-jaialdian ere saritu dute haren talentua: 1993an, gizonezko aktore onenaren Urrezko Hartza lortu zuen, Malcolm X filmagatik, eta 2000, The Hurricane filmagatik. Gainera, 2010ean, Tony sari entzutetsua eskuratu zuen, Fences antzezlanagatik, eta afroamerikarrek zineman egindako lana saritzen duen Black Reel Award bost aldiz irabazi du.
Bere ibilbide osoan eskuratu dituen sari eta aintzatespen ugarien artean, ohorezko sariak ere nabarmentzen dira, esaterako: Britainia Handiko Zinema eta Telebista Akademiaren (BAFTA) Britannia Award eta Sundance zinema-jaialdiko Tribute to Independent Vision Award.