"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Australian jaio eta gaur egun Ingalaterrako Brightonen bizi den Nick Cave musikari ospetsuaren miresleontzat opari ederra ekarri digute Forsyth eta Pollard zuzendari berriek. Eskertzeko oparia ez jarraitzaileentzat soilik, izan ere film bezala berez ederki lotutako dokumental biribila baita, mundu mailan oso ezaguna den artista baten bizitza eta lana aztertzen dituen oso zinta bitxi eta gozagarria.
Goizean goiz jeiki eta bere bizitzako 20.000. eguna dela adierazi ondoren, egun bakar hori bere alboan igaro dezagun gonbidatzen gaitu. Horrela, goizetik gauera jarraituko dugu, bere eguneroko zereginak irribarre batekin jarraitu ere, eta pertsonaia oso gertutik ezagutzeko luxuzko aukera ematen digun bitartean, haren kontzertuetakozati ederrez gozatu ahal izango dugu. Filmak aurrera egin ahala, iraganeko oroitzapenen kutxan gaurdaino izkutuan izan dituen hainbat altxor erakutsiko dizkigu, berak ere ahaztuta zeuzkanak. A.M.