"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Akzioa, bortizkeria, intriga eta amodioa nahasten dituen zinta entretenigarri honen izenburuak berez Escobarren izena hartzen badu ere, Nick gazte ameslaria da benetako protagonista. Kolonbiara anaia bisitatzera joan eta ustekabean Maria ederra ezagutuko duenean, bere bizitzaren hondamendia eragingo duten hamaika gorabehera gogor, beldurgarri eta oso ezatseginak biziko ditu. Kolonbiako narkotrafikoaren garai aktiboenak, bortizkeria kaleetan nagusi zeneko egun beldurgarri horiek dakartza gogora.
Orain arte aktore gisa soilik ezagutzen genuen Di Stefano italiarrak kameraren atzean lan txukuna egin du, teknikari onez inguratuta eta baliabide askorekin, hori bai, baina batez ere bi protagonisten luzimendua da, ustez, filmak bilatzen duena.
Hutchersonek (Gosearen jokoak) antzezten duen surflari abenturazalearen bitartez, erabat maiteminduta daukan Mariaren osaba ezagutuko dugu. Eta hona bart Donostia Saria jaso zuen begi txiki eta ezpain lodiko aktore erakargarriak bere ibilbide oparoari erantsiriko beste pertsonaia ilun eta itsusi bat. Oraingoan, Medellingo narkotrafikatzaileen buru izandako Pablo Escobar odolisurle arriskutsua antzezten du. ane muñoz