"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Benicio del Torok aurtengo bigarren Donostia Saria jaso du Jorge Perugorríaren eskutik, zeina aktore kubatarraren hitzetan “antzezpenaren munstro bat da, basapizti hutsa”.
Traje gris dotorez jantzirik, saria jasotakoan ziurtatu duenez “Zinemaldira etorri naizen aldiro etxean bezala sentitu naiz; eta orain, sari prestijiotsu hau jasotzera itzuli naizenean, eta saria jaso dutenen zerrenda ikusita, galderaz bete zait burua”. Bere kezkak irudiztatzeko Donostiarako lehen etorrian gertatu zitzaion pasadizo bat gogoratu du: “Jatetxe batean ginela, arrantzale batzuen argazkian erreparatu nuen, haietako bat zaurituta edo adia galduta zirudien.Zerbitzariari galdetu nion ea zer gertatzen zitzaion hari, eta hark erantzun: ahalegina motel, ahaleginaren ondorioa. Eta honako sari hau begiratzean, nireartean gauza bera galdetzen diot, eta erantzuna horixe bera da: ahalegina”.
Urteetan zehar berarekin lan egin duten guztiekin partekatu du saria, alabaina, eskaintzarik bereziena bere sorterri Borinquen Puerto Ricorentzat izan da, “zinera lehen aldiz joan nintzen lekua”. “Gora zinema eta zinemaren historia, eta aurrera beti. Gabon eta ondo izan”, gorazarre eginez amaitu zuen.