"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Argazkiko neska-mutikoen arreta aurpegiak ikusirik argi dago ez daudela matematikako klasean. Eskolan ez bezala, inork ez die esan beharrik ‘egingo duzue fabore isiltzekoa, mesedez?’, aretoan hilobiko isiltasuna da nagusi. Pantailari adi-adi so, aho zabalik daude gaztetxoak, begietan izu keinu arina dutela. Zer arraio ari dira ikusten? Beldurrezko zinemaren astea aurreratu ote dute? Keba, umetako zalantza esistentzial baten gainean hausnartzen ari dira: Zertarako egin ohea goizean, gauean berriz nahastu behar badituzu izarak?