"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Argentinak Almodovarren El Deseo-rekin elkarrekoizpenean sortutako bitxikeria honekin ordu pare entretenigarria igaro araziko digute Ricardo Darín, Leonardo Sbaraglia, Darío Grandinetti, Érica Rivas eta beste antzezlen argentinar ospetsuek eta euren kontuek. Bata bestearen atzetik jarraian muntatutako sei istorioezberdinek osatzen dute: Pasternak, Arratoiak, Indartsuena, Bombita, Proposamena eta Heriotzak banantzen gaituen arte. Sei film labur aske izango balira bezala erakutsiak, zein baino orijinalagoa, dibertigarri eta batasiagoa, zein baino ederragoa. Sei gidoi puska, umorea, intriga etabortizkeria nahasten dituzten sei koktel gozagarri, bikain zuzendutako aktore eta eszenaratze miresgarriari esker are gusturago ikusten direnak. Itxuran istorio batzuek besteekinzerikusirik ez duten arren, badute zerbait amankomunean. Izan ere, egungo gizarteak bizi duen estresak bultzatako egoera ezerosoez mintzo baitira guztiak.Hartarako, atal guztien zuzendaritzaz ere arduratu den Szifron azkarrak, umore beltzetan beltzenaz busti ditu gidoiak, guztiak elkarrizketa eta egoera ezin eroagoez josirik. Ez pentsa Szifronek istorio horien bitartez beste ezer kontatzen ez duenik. Izan ere,guztien eragilea gizartea bere interesen arabera mugiarazten duen sistemaren ustelkeria dela nabarmen uzten baitu, azken finean ustelkeria horrek gizabanakoarengan duen eraginaksorrarazitako estresak bultzatzen baititu pertsonaion jokabide erook. Horrela, pertsonaiek estres egoera baten aurrean erreakzionatuko dute, ez dute euren haserrea gainetik pasatzen utziko, eta mendekuegitekotan zedozertarako gai direla erakutsiko dute. Mendekua muturreraino eramana, mendekurik maltzurrena, maltzurkeriarik basatiena, eta basakeriarik dibertigarriena.
ANE MUÑOZ