"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mirenek irribarretsu atenditzen ditu bere arropa-dendan sartzen direnak. Bezero nahiz saltsero, jantziren bat erosi ala ez, guztiak tratatuko ditu jator. Bera ez baita tabernetakoak bezala, ikusezina izango balitzbezala sentiarazten duten horietakoa. Mirenen irribarrea, ordea, behin betirako ezabatuko da, gertakari txiki bati behar baino garrantzi gehiago eman eta engainatua sentitze hori obsesio bilakatuko duenean.
Hau da eguneroko bizitza arruntetik hartutako anekdotatxo bat, Arregik (Lucio, 2007) kontakizun humano, fin eta ikusgarri batean bihurtua. Hartarako, ezinbestekoa da aktoreen lana. Nagore Aranburu eta Ainere Tolosa oso sinesgarri daude, dibertigarriak ere, engainatu eta engainatzailearen roletan.
A.M.