"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Almandozek laburrak egitea atsegin du. Nahi duelako, ahal duelako eta, gainera, hartarako balio duelako, kamera hartzen duenero iraupen txikiko istorioak kontatzen ditu. Oraingoan artxiboko irudi finko eta mugikor sorta bildu du, horiei marrazki bizidun politak erantsiz-oso marrazki espresiboak- gogora ekartzea merezi duen kaleko heroi baten bizitza laburbildu du. Hau da Hubert Le Blon abenturazalearen bizitza. Almandozek, bide batez, euren ametsak burutzekotan zedozer egingo luketen munduko ameslariak omentzen ditu.
Off-ezko narraketarako aukeratu duen Kristiane Etxaluzen ahotsa, bere iparraldeko hizkera goxo horrekin, oso ondo egokitzen zaio Le Blonen azken hegaldiaren kontakizunari. A.M.