"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aktoreekin lan egiterakoan gidoia haien hizkera eta moldeetara egokitu dute Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak Loreak filmean. ”Gidoia berregokitzea prozesu oso polita izan da. Pertsonaiari buruz asko hitz egiten genuen hau sakonki lantzeko, nolakoak ziren asko aztertu dugu elkarlanean. Entsegutan pertsonaiak aldatzen zihoazen heinean eta bakoitza gure euskalkian hitz egitean, pertsonaiak errealitate eta gure bihotzetik gertuago sentitu ditugu”, diote Nagore Aranburu, Itziar Ituñoeta Itziar Aizpurua aktoreek.
Aktoreekin gidoia lantzean, pertsonaietan sakontzeaz gain, beraiek batuan idatzitako hori nola esango luketeen galdetu eta euskalkia ere aldatzen zen, pertsonaiaren sentimendu eta emozioez gain. Beraz, bi zuzendariak koherentziari eutsi nahian, euskalkiak erabiltzea erabaki zuten: “Film naturala izatea nahi genuen, eta herri honetan gehienak euskalki bat edo beste erabiltzen du. Gainera aberasgarri iruditzen zaigu eta euskalkiak erakusteko aukera bat”.