"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lisandro Alonso eta Viggo Mortensen Toronto zine jaialdian ezagutu zuten elkar, orain dela sei urte. Ongi konektatu zuten eta proiektu bat elkarrekin egiteko unea aurkitzen saiatu ziren. Jauja izeneko filma da emaitza, zuzendari argentinarraren bosgarren luzemetraia. Mortensenen laguntzari esker errazagoa izan zen proiektua aurrera eramatea eta gainera, protagonista izateaz gain, pelikularen soinu banda osatu egin du aktoreak.
Jauja pelikula egiterakoan aldaketa nabarmena egin du Lisandro Alonsok bere filmografian: fantasia ukituak dituen bere lehengo historia da: XIX. mendearen bukaeran, Danimarkatik Argentinako Patagonian heldu berria den Dinesen Kapitaina (Mortensen) bere alabaren desagerpenari egin behar dio aurre. Hango itsaso iluna, basamortu amaigabeak Alonsok arrotza bezain ahalguztiduna erakusten du Natura. Elkarrizketa motzak eta isilune ugari erabiliz, gizon bakarti baten bidaia kontatzen digu Alonsok, aurten Cannes Jaialdian FIPRESCI saria lortu zuen bere pelikulan. Libertad (2001), Los muertos (2004), Fantasma (2006) eta Liverpool (2008) dira zuzendari argentinarraren filmografia osatzen duten pelikulak.