"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
John Litgow, Alfred Molina eta besteak beste Marisa Tomei erakargarriek rol nagusiak jokatzen dituzte bikote homosexual heldu baten maitasunezko istorio berezi honetan. Antzezpen txukuna egiten dute, gainera.
Urte pila elkarrekin daraman gizonezko bikote batek, gizarteak ustez erabat onartuta dauzkana, NYen homosexualen arteko ezkontzak legeztatzen direnean ezkontzea erabakiko du. Ustez inguruak erabat onartzen duen harreman horren bizitza lasaia, ordea, ezkontzaren ondorioz, kaltetua izango da, hain juxtu bietako batek, inoiz arazorik izan ez duen musika eskola katoliko bateko irakasle zintzoa, lanpostua galduko duenean: “ez da eredu ona ikasleentzat, ez dator bat elizaren pentsamoldearekin...”, aitzakia atzerakoi horrekin lanetik botako dute.
Aurrerantzean, bikote maiteminduak ezin alokairua ordaindu, etxetik alde egin beharko dute. Auzokide eta lagunei egoeraren berri emango dietenean, laguntzen saiatuko dira, eta guztien artean, bikotea haien albotik ez urruntzeko asmoz, zera proposatuko diete: euren etxeetan toki bat uztea. Erabakia eskertzekoa bada ere, ez da konponbide ona. Izan ere, bakoitzak etxe ezberdin batera joan beharko baitu bizitzera. Harrigarria, ezta, ezkongabea izanik erabat aske maitatu ahal izatea, eta ezkondu ondoren, aldiz, ezin elkarrekin bizi!
Film hunkigarri honek maitasunari ezezik laguntasunari eta LOVE IS STRANGE elkartasunari omenaldi polita egiten dio, eta bide batez, gizarte atzerakoiaren kontraesanak beldurrik gabe eta oso modu dotorean salatzen ditu.
Batzuetan komedia, drama besteetan, Hollywoodeko ereduetatik urrun egindako film txiki bezain samur hau oso gustura ikusten da. ANE MUÑOZ