"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
‘Euskaraz bizi nahi dut’ film labur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia gaur ospatuko da, Donostiako Zinemaldiaren baitan. Ekitaldia Donostiako Kutxa Andia aretoan izango da, arratsaldeko 18.00etan. Lehenik lehiaketara aurkeztutako lanik onenak proiektatuko dira eta ondoren saritutakoen izenak jakinaraziko dira.
Aurten, bi sail antolatu dituzte: bata, profesionalentzat, eta bestea, amateurrentzat. Epaimahaia Zinemaldiko Donostia zuzendaritza batzordeko kide Maialen Belokik, JorgeGil Munarriz zine- zuzendariak eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok osatzen dute.
Era berean, iaz bezala zinema munduan euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik aitortza egingo zaio pertsona edo erakunderen bati eta aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilera izango da omendua, 30 urte baino gehiago baitaramatza lan horretan.
Labur onenen emankizunaz, sari banaketaz eta omenaldiaz gain, bestelako ustekabeak ere izango dira aipatu ekitaldian.