"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Saiakera lan ausart honek, oso apustu ez-ohikoa eginagatik arriskatua ere badena, zinema zinema-barnean deitzen den jeneroari ekarpen berria egiten dio. Zehazki, filmaketa bateko teknikari eta aktoreak plató handi batean sartzen direnean hasi eta barnean landuko dutenaren lekuko egiten gaitu. Langileen atsedenaldiak zuri-beltzezko irudi mutuen bitartez erakusten ditu, eta filmaketako eszenak, berriz, kolorez eta zuzenezko soinuarekin.
Castónek, duela bost urte hau bezain bitxia den Ander filmarekin harritu gintuen zuzendariak berak, aktoreekin entseguetan egin ohi diren gidoi-irakurketa moduko bat erabili du film arrunt batean konta litekeen istorioa bere modura kontatzeko. Oso modu bitxia aukeratu du, berri eta ezberdina.