"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Denzel Washington jaun eta jabe izan da Zinemaldiko inaugurazio-galan, zeinean estatubatuar aktoreak Donostia saria jaso baituen Karra Elejalde aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztutako saio berezian.
Ekitaldiari hasiera emateko, aurkezleek aspaldi gabe zendu diren Alex Angulo, Javier Ibarretxe eta Nestor Basterretxea gogoratu dituzte.
Ondoren, FIPRESCI elkarteko koordinatzaile Pamela Bienzobasek urteko film onenaren saria ezagutarazi du: Boyhood. Eta Richard Linklaterrek, filmeko zuzendariak, bideomezu bitartez eskertu du saria: “Espero dut ikusleek guk pelikula egiten bezainbeste gozatzea”, adierazi du.
Edizio honetako edukiak aurkezteko, Espainiako zinemako beste figura garrantzitsu batzuk hartu dute parte: Maribel Verdú, Unax Ugalde, Cayetana Guillén Cuervo, Mireia Gabilondo, Eduard Fernández eta Imanol Arias.
Ekitaldiko une bitxienetakoa Sail Ofizialeko epaimahaiaren aurkezpena izan da, zeinean, Fernando Bovaira presidenteak jaialdirako gonbita zinez eskertu baituen. Baina, epaimahaikideak eszenatokitik bazihoztela, Nastassja Kinskik protokoloa hautsi du hiriaren edertasuna boz gora azpimarratuz: “Fantastic!”
Segidan, The Equalizer filmeko zuzendari Antoine Fuqua oholtzaratu da Denzel Washingtonen dohainak nabarmentzeko: “Talentu izugarriko aktorea da, bere lan bakoitzean pertsonaiak luze- abal hedatzeko gai den horietakoa”.
Segidan, The Equalizer filmeko zuzendari Antoine Fuqua oholtzaratu da Denzel Washingtonen dohainak nabarmentzeko: “Talentu izugarriko aktorea da, bere lan bakoitzean pertsonaiak luze- abal hedatzeko gai den horietakoa”.