"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lotura Films ekoiztetxearen sortzaile eta arduraduna den Juanba Berasategi 1951n jaio zen, Pasai Donibanen.
Ekialdeko izarra (1977) film laburra izan zen bere lehenengo lana. Ondoren, Fernando Amezketarra (1979), Ikuska 6 eta Kukubiltxo (1983) egin zituen.
1985ean animazioko lehen euskal film luzea zuzendu zuen, Kalabaza tripontzia, eta ohorezko aipamena jaso zuen Donostia XXIII. Zinemaldian. Harrezkero, honako film hauetan hartu du parte, ekoizle nahiz zuzendari gisa:
Ipar Haizearen erronka (1991), Sorkunde (1992), Sport Man (1992), Fernando Amezketarra (1995), Ahmed Alhambrako printzea (1997), Lazkao Txiki (1999), Txirrita (2000), Alhambrako giltza (2002), Pailazokeriak (2005), Barriola San Adriango Azeria (2008), Simplemente (2009).
Bukatu berri duen bere azken lana telebistarako film luze bat da: Tormesko Itsumutila.
Urtetan zehar, hainbat esker on, sari eta omenaldi jaso ditu Juanba Berasategik. Besteak beste: