"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Iruñea, 1973. Prestakuntzaz kazetaria izanik, erreportari gisa hasi zen lanean Madrilen, Canal Plus eta CNN+ telebista-kateen albistegientzat. Idazlari izan da kulturari buruzko programatan, baita literaturari eskainitako espazioen koordinatzaile ere (Los cinco sentidos, Sautrela), eta Maestros de la cocina vasca programa egin du ETBrentzat, Arzak, Subijana, Aduriz, Berasategui eta Arbelaitz sukaldariekin.
2002tik erreportajeak idazten ditu El País egunkariaren El Viajero eranskinean, eta Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Gidoigintzako Masterrean dokumentalei dagokien modulua koordinatzen eta irakasten du. Enrique Vila-Matas idazleak eta Esther Ferrer artistak babesturiko “Las ciudades visibles” argazki-proiektuaren egile da, eta, horrez gain, haurrentzako argazkigintza abstraktuari buruzko tailerra gauzatu du Chillida Leku museoan.
Bere lehenengo film luzea, Emak Bakia baita, Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Bereziak sailean parte hartzeko hautatu zuten 2012an, eta, guztira, nazioarteko 40 zinema-jaialditan izan da eta sei sari irabazi ditu.
2013tik Iruñeko Punto de Vista nazioarteko zinema dokumentalaren jaialdiko zuzendari artistikoa da.