"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1974an jaio zen, Txekiar Errepublikan. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Zinematografiaren Teorian eta Historian lizentziatu zen Pragako Carolina Unibertsitatean.
2001etik Karlovy Varyko nazioarteko zinema-jaialdiaren hautaketa-batzordeko kide gisa egiten du lan. Batzorde horren baitan, dokumentalen lehiaketa saila programatu du, eta hainbat zinemagileren omenaldiak eta atzera begirakoak antolatu ditu: Sam Peckinpah, John Huston, Michael Powell eta Emeric Pressburger, besteak beste.
2010ean Karlovy Varyko jaialdiaren zuzendari artistiko izendatu zuten. Postprodukzio fasean diren filmei eskainitako Works in Progress atalaren epaimahaia antolatzeko lanetan aritzen da, eta, gaur egun, atal hori, Pitch & Feedback (garapen bidean diren txekiar eta eslovakiar filmen proiektuei eskainitakoa) sailarekin batera, industriari zuzenduta egiten den jarduerarik garrantzitsuen bilakatu da Karlovy Varyn.
Karel Och Europako Zinema Akademiako kide da, LUX Sariaren hautaketa-batzordekoa, baita FIPRESCIkoa ere, eta zinema-jaialdiei buruzko artikuluak argitaratu eta kritikak idatzi ditu egunkari eta aldizkarietan.