"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Guanajuato (Mexiko) hiriko zinemagile autodidakta da, eta 15 urterekin hasi zen zinema-munduan. Bi film labur egin ostean, Sangre opera prima idatzi eta zuzendu zuen. Guanajuato aukeratu zuen hura filmatzeko, eta 2005eko Canneseko jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatu zuen, baita Nazioarteko Kritikaren FIPRESCI saria irabazi ere. Los bastardos Escalanteren bigarren film luzea ere Un Certain Regard sailean estreinatu zuten, 2008an.
Heli da bere hirugarren luzea, eta 2013ko Canneseko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean izan zuen nazioarteko estreinaldia. Lehiaketa horretan zuzendari onenaren saria irabazi zuen, eta 61. Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartuko du.