"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bergaran jaio zen, 1969an. Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolan ikasi zuen, eta Venezuelan jarraitu zuen prestakuntza.Herrialde horretan teknikari gisa hasi zen lanean makinari eta elektrikari departamentuan, eta zeregin horretan aritu zen hainbat film luzetan, gidoigintza ikasten zuen bitartean.
1997an egin zuen lehenengo film laburra, Txotx, Telmo Esnalekin batera, eta, ordutik, gidoiak idazten eta zinema zuzendari gisa aritu da. 2008an Txintxua Films ekoizpen-etxea sortu zuen.
Film luzeak
2005 Aupa Etxebeste! (Telmo Esnalekin batera idatzia eta zuzendua)
2011 Bertsolari (gidoia eta zuzendaritza)
Film laburrak
1997 Txotx (Telmo Esnalekin batera idatzia eta zuzendua)
1999 40 ezetz (Telmo Esnalekin batera idatzia eta zuzendua)
2002 Topeka (gidoia eta zuzendaritza)
2005 Sarean (gidoia eta zuzendaritza)
2010 Artalde (gidoia eta zuzendaritza)
2013 Zela Trovke (gidoia eta zuzendaritza)
Telebista
2008-2009 Brinkola (ETB1 katearentzat eginiko 13 kapituluko telesaila, ideiaren sortzaile, gidoigile eta zuzendari Telmo Esnalekin batera)